Basabehixek esan auen, arran bete lasto Santo Domingo pasau arte gordetako (maiatzaren hamabia).

Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik

Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta herritarren eta ekologisten partetik kezka eta kexu handia egon. Bozketa hori salatzeko elkarretaratzea eginen dute larunbatean Miarritzen (Lapurdi), Cancer Colère [Minbizia Haserrea] kolektiboak eta ELB sindikatuak deiturik.


2026ko abuztuaren 28a
Frantziako Gobernuak berriz legeztaturiko bi pestizideek minbizia sortzen dutela frogatuta dago zientifikoki.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Interes orokorraren izenean" egin du debekaturiko bi pestizida berriz legeztatzearen alde Frantziako Konstituzio Kontseiluak, eta "garaipentzat" jo du pausoa Laborantza ministro Annie Genevardek. Laborantzako urgentziazko legeak zeresana sortu du azken asteetan, finean, logika agroindustrialari erantzuten diolako, trantsizio ekologikoari begira jarritako helburuak zalantzan jarrita. Adibidez, urari eta ureztatzeari begira harturiko neurriek kexua eragin dute laborantza herrikoiaren alde dabiltzanen artean. Ur biltegiak errazago egiteko eta 2035erako bildutako bolumenak bikoizteko neurri guztiak onartu ditu Konstituzio Kontseiluak. Orain arte debekaturiko bi pestiziden erabilpena onartu izana bada norabide horretan doan beste urrats bat. 

Azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen kontrako elkarretaratzea eginen dute larunbatean Miarritzeko Amilotxen karrikako 4. zenbakian. Pestizida horien eta minbizien arteko loturak zientifikoki frogatuak diren honetan, Cancer Colère egitura dabil buru belarri lege horren kontrako borrokan. Minbizia duten herritar batzuen lekukotasunak entzungai izanen dira larunbateko hitzorduan. ELBk ere bat egin du deialdiarekin. "Bere galbidera doan agroindustria ereduaren iraunarazteko ahalegin hutsal bat" da bozketa hori sindikatuaren arabera. Bere haserrea plazaratu du ELBk agiri bidez: "Politika horien arduragabekeriak ondorio biziki larriak izanen ditu osasun publikoan eta laborantzan!". Norabide aldaketa galdetzen die instituzio politikoei, laborantza bizirik eta "laborariek tokian tokiko elikadura osasungarria sortzen" segitzeko gisan.

Nuklearraren goraldia, humanitatearen mehatxu indartua
Hiroshima eta Nagasaki (1945), Txernobyl (1986), Fukushima (2011)... hiri-izen horiek ahoskatu eta ingurune apokaliptiko bat heldu zaigu gogora. Bonba atomikoa jaurtikita edota istripu nuklear bat... (+)
Eta datorren mundu mailako protesta datu zentroen kontrakoa balitz?
AEBetan, Kenyan, Herbehereetan, Txilen, Espainiako Estatuan, Irlandan, Indian ala beste, datu zentroen kontrako borrokak antolatzen ari dira lurralde geroz eta gehiagotan. Interneteko datuak ikusezinak badira... (+)
Urtero munduan 11.000 pertsona hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik
Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi... (+)
Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak
Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
gora