Belar asko bildu duzu! Maiatz luzeak jango ditu.

Cotatuero mendateko eskaladarako iltzeak moztu dituzte bukardoa eta basoilarra naturara itzultzea aldarrikatzeko eta Ecologistas en Acción taldeak salatu du egileak eskuin muturrekoak direla

Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak, eta "parkearen turistifikazioak eta kirol jardueren areagotzeak" bukardoaren eta basoilarraren biziraupena mehatxatzen dutela. Aragoiko Ecologistas en Acción taldea ekintzaren aurka azaldu da, eta egileak eskuin muturreko pertsonak eta mugimenduak direla ziurtatu du.


2025eko maiatzaren 08a
Cotatuero mendateko dozena bat iltze moztu zituzten asteartean zazpi mendizalez eta ekologistez osatutako talde batek
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zazpi mendizalez osaturiko talde batek Ordesako Parke Nazionalean dagoen Cotatuero mendateko dozena bat iltze moztu zituen asteartean, Jesús Valles aktibista ezaguna eta polemikoa buru zuela. Sare sozialetan zabalduriko komunikatuan taldeak zehaztu du ekintzaren helburu nagusia bukardoa eta basoilarra "naturara itzultzea" dela. Beren arabera, azken urteetan Ordesako Parke Nazionalean kirol jarduerak eta parkearen "turistifikazioa" areagotu dira, eta bi espezie horien biziraupena mehatxatzen dute.

Taldeak gaitzetsi du Ordesa "abentura parke bat" bihurtzen ari dela, eta, horregatik, bere fauna basatiaren zati handi bat galtzen ari dela: esaterako, aurretik aipaturiko basoilarraz eta bukardoaz gain, hartza, otsoa eta katamotza ere bai. Hori salatzeko baliatu nahi izan dute iltzeen mozketa, Vallesen esanetan, eta horretarako Cotatuerora iristeko sarbide guztietan kartelak jarri zituzten ekintzaz ohartaraziz.

Cotatuerora iristeko sarbideetako batean ipinitako kartela. Jesús Vallés

Ecologistas en Acción taldearen kondena

Aragoiko Ecologistas en Acción taldeak oso gogor kritikatu ditu ekintza eta bere egileak. Hau da zabaldu duen mezua: "Aragoiko Ecologistas en Acción taldetik irmoki kondenatzen ditugu Cotacueron gertatu diren ekintza bandalikoak. Ekintza Pirineos Wilderness eta MSR eskuin muturreko mugimendu neonaziko kideek egin dute. Mugimendu eta pertsonak horiek gizarte enfrentamendua eta gorrotoa bilatzen dituzte, baita pertsonen bizitzak arriskuan jarrita ere. Oraingoan egin moduan, batzuetan naturaren defentsaren aitzakia faltsuan babesten dira, erabat arbuiagarria dena, eta naturaren egiazko defentsaren aurkakoa".

Ekintza egin duen taldearen buru Jesus Valles dago, berak zabaldu du. Aragoiko Heraldo hedabideak ekintzak sortu duen polemika jaso du, eta Vallesen iragana gogoratu. 1990eko hamarkadan S.O.S Naturaleza taldea sortu zuen Pirinioetan hartza eta otsoa egotearen alde, hainbat ekintza egin eta abeltzainekin gatazkak izan zituen. 2011n Los Verdes-Grupo Verde alderdia sortu zuen: "Hautagaitzaren buru izan zen Zaragozako Udalerako, ultraeskuineko alderdi baten jarraitzaileak babesten zituen zerrenda. Erakunde ekologistek zerrenda inpugnatu zuten, Mugimendu Sozial Errepublikanoko (MSR) neonazi batzuk biltzen zituelako eta zerrenda horretan militante ekologistak sartu zituelako, MSRko kideen presentziaren berri eman gabe".

Urte luzez Ordesaren pasabide ezagunenetako bat

Cotatuero mendatea Ordesako Parke Nazionalaren iparraldean kokatzen da, Aragoiko Pirineotan, eta iltzeak 1881. urteaz geroztik zeuden bertan, Noticias de Navarrak jaso duenez. Hain zuzen, Lord Buxtun ehiztari britainiarraren enkarguz jarri zituzten iltzeak Torla (Aragoi) herrixkako bi errementarik, mendatearen goialdera iristeko sarbidea errazteko eta bertan oreinaren eta basoilarraren gisako espeziak ehizatzeko. Geroztik, Ordesaren leku ezagunenetariko bat bihurtu da urtero igarotzen duten mendizaleentzat, baina baita ingurumenaren inguruko eztabaiden inguruko auzi ere, astearteko ekintzak erakusten duen bezala. 

 

Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia... (+)
Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela... (+)
Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak adierazi du tiro poligonoak "on egin" diola biodibertsitateari
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten... (+)
Itzalaldiak agerian utzi duena
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi:... (+)
Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako... (+)
gora