Apiril euritsu, urte belartsu.

Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025eko uztailaren 24a
Sara Aagesen, Espainiako presidenteordea eta Trantsiziorako eta Demografia Erronkarako ministroak eraman zuen bozketara 7/2025 dekretua Espainiako Kongresura baina ezezko bozka nagusitu zen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Itzalaldiaren aurkako dekretua" izendatu dute sustatzaileek eta sare elektrikoa indartzea energia trantsizioa egiteko beharrezko zela, autokontsumoa ere sustatzen zuela eta gizartean aldekotasun handia zuela nabarmendu dute: hasi oligopolioa osatzen duten enpresa elektriko erraldoietatik, industriatik pasa (industriaren argindarraren fakturan murrizketak aurreikusten zituen dekretuak) eta erakunde ekologista handietara (Greenpeace, adibidez). Alde bozkatu dute PSOE, Sumar, ERC, EAJ, EH Bildu, Compromís eta Coalición Canariak.

Ezezkoa bozkatu dutenak Podemos, PP, Vox, Junts, BNG eta Chunta Aragonesista izan dira. Podemosek salatu du Gobernuak "oligopolioa babesten duela", apirilaren 28ko itzalaldia eragin zuten enpresen izenak ezkutatzen jarraitzen duela eta dekretuak ez diela enpresa horiei izan zuten arduragatik inolako zigorrik ezartzen eta ez diela etorkizunean berriz itzalaldirik gertatu ez dadin inolako ardurarik ezartzen. Gainerako alderdietan, legearen aurkakotasuna baino Gobernua estutzeko nahia gailendu ote den zalantzan jarri du prentsak. Oligopolioak eta industriak dekretuaren alde bozkatzeko presio handia egin dutela ahobilorik gabe aitortzen da (alderdi guztiei gutuna ere bidali zieten elektrikek) eta PPk horregatik iragarri duela, ezezkoa emateaz batera, bere proposamena aurkeztuko duela. Eldiario.es-en kronika honetan irakur daiteke alderdi bakoitzaren jarreraz.

Pedro Sanchez presidenteak iragarri du jarraituko duela dekretu bat onartzeko ekinean. Aurreko dekretuarekin (9/2924) berdin gertatu zela eta Gobernuak dekretu horretako neurriak martxan jartzeko bideak bilatu dituela irakur daiteke energiasrenovables webguneko artikulu honetan

Zergatik poztu diren Galiziako makroberriztagarrien aurkako plataformak

Espainiako Makroberriztagarriak Ez plataformak adierazi du 7/2025 dekretuak itzalaldia saihestetik "ezer ez" eta oligopolioa erreskatatzetik "asko" zuela (El País egunkariak berak "oxigeno baloi" gisa izendatua) eta "beste behin, herritarren poltsikoetatik" ordainduko zela. "Galiziako kideengatik pozten gara" dio plataformak, izan ere Galiziako Auzitegi Nagusiak ia 70 makroproiektu eoliko ditu kautelaz geldiaraziak, "ingurumenari eragin larria" egiteko arriskua dutela argudiatuta. Auzi honetaz bere epaia emango du Europako Auzitegiak abuztuaren 1ean.

Denbora faktore gakoa da makroberriztagarriak egiteko edo geldiarazteko disputan. Diputatuen Kongresuak atzera bota berri duen dekretuak denbora makroberriztagarrien alde jartzeko neurriak zituen: besteak beste, epaileek edo administrazioak kautelaz geldiarazitako proiektu horiei "izoztu" egiten zien proiektua eraikitzeko baimena lortzeko zuten epea. (Hemen irakur daitezke dekretuaren hainbat gako). 

Makroberriztagarriak Ez plataformak nabarmendu du Galizian daudela egun baimenak lortzeko epea agortzear duten proiekturik gehienak eta hori dela "bertako kideek borondatez eta lan handiz 60 proiektu eoliko baino gehiago judizializatzeko egin duten ekinaren ondorioa". Gainerako lurraldeetan alegazioak eta errekurtsoak jartzen ari diren taldeei ere dekretu honek "lehenago edo geroago" eragingo ziela azaldu dute.

Denbora faktore garrantzitsua da, berriztagarriena burbuila bat dela uste dutenentzat, burbuilak, lehenago edo beranduago, lehertu egiten baitira. Denborak esango du burbuila bat zen edo ez.

 

Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari
2026-09-18 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak agendaren 10. zenbakia aterako du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak. Hori ospatzeko, bertso bazkari berezian elkartuko dira landare zaleak irailaren 26an, Azpeitiako Azoka... (+)
Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-09 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
gora