San Matias (maiatzak 14), erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

Petroputreak


2026ko urtarrilaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2026a gogor hasi da. Hiru egun baino ez, eta zapla, Estatu Batuek Venezuelan “erabaki irmoa” operazioa abiatu, jende andana erail, presidentea bahitu, eta protektoratu antzeko zerbait zirriborratu dute, bihar-etzi gertatuko dena argitu gabe. Operazioaren zaleek “Chavismo gaiztoaren” amaiera egintzat jo bazuten ere, bestelako lehentasunak daude. Tartean, azken bi hamarkadetan estatuaren esku eta, zigorrak tarteko, gainbeheran egon den petrolio ekoizpenaren kontrola eskualdatu eta berpiztea, antza.

Trump ahoberoak petrolioa ozen aldarrikatzeaz gain, astea pasa aurretik petrolio enpresekin bildu da, belatz amerikarren harrapakinen mamiak lortzeko karraskari nahikorik ote dagoen egiaztatzeko. Tartean, Josu Jon Imaz, Repsolen ordezkaria. Kroniken arabera, gogo biziena bera, estatu burujabearen gainetik inperioaren oinetan makurtzeko prest.

Gakoa, hortaz, gaur ekoizpena handitzea baino, bihar nork eta nola eskuratuko duen ebaztea da. Planeta frijitu dezakeen urre beltzaren merkatariak argi luzeak piztuta dabiltza

Energiaren ikuspuntutik, mezu kezkagarriak. Bat, epe luzerako operazioa da. Hainbatek azaldu duten moduan, egun merkatuak ez du petrolio gose itzelik. Eskaintzak eskaria gainditzen du eta upelak nahikoa lan du 60 dolarren langari eusten. Venezuelako petrolioa, gainera, astuna eta ekoizteko garestia da, prezio merke testuingururako desegokia. Frackingaren petrolio arinarekin nahasteko ona da, baina kanadar hondar bituminosoek egiten dute jada funtzio hori. Gakoa, hortaz, gaur ekoizpena handitzea baino, bihar nork eta nola eskuratuko duen ebaztea da. Alegia, planeta frijitu dezakeen urre beltzaren merkatariak argi luzeak piztuta dabiltza.

Aurrekoari lotuta, bigarren egiaztapena. Faxismo fosilak ez du amore emateko asmorik. Trump administrazioa buru eta manu militari, diktadorea nor den kolaborazio mailaren arabera erabaki; geopolitika fosilei lotu, eta trantsizioa oztopatu, berriztagarriak itsusiak dira gudu-oihupean. Asmoa, noski, petro-estatuak (ekoizle zein menpeko) betikotzea. Badira bestelako aukerak: Txina, elektro-estatua izateko bidean. Urte gutxian ekonomia %10etik %32ra elektrifikatuta. Auto salmenta, erditik gora elektrikoa. Milioika lagunen hirietako autobus eta taxi flotak ere bai. Petro-menpekotasunari aurre eginez.

Gu? Faxismo fosilaren dantza makabroaren menpe, askatzeko irmotasunik gabe. Aukerak hautatutako desazkunde alaia edo kapitalismo berdea ote diren eztabaida antzuan galduak, petrolio mafiaren “erabaki irmoek” amildegira garamatzatela erreparatu gabe. Erremedioa, menpekotasun energetikoa arintzea. Eta hori, badakigu nola egiten den.

Ondorioaroa
Norbait zalantzatan bazebilen, uda honetan Iberiar penintsulan izandako sute erraldoiek berretsi dute krisi ekologikoaren ondorioen aroan bete-betean sartuak gaudela. 2025. urtea amaitzeke, dagoeneko ia Araba,... (+)
Trantsizio inkestak
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are... (+)
Bolo-bolo
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai... (+)
Valentziako ilargia
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei... (+)
Zaharrak berri
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak,... (+)
gora