Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ez dago gertakaririk 2026-04-08(e)an
2024ko azarotik 2025eko urtarrilera bitartean egindako herritarren zientzia-kanpainaren barruan, Clean Cities-ek eta Ecologistas en Acción - Ekologistak Martxan taldeek NO2 neurketak egin dituzte Donostiako eskola-inguruneetan.
Talde ekologistak egindako neurketen emaitzak eta horien ondorioak aurkeztuko ditu, Ecologistas en Acción taldearen urteko txostenean jasotzen direnak, baita Donostiako hiri-mugikortasunarekin lotutako zenbait proposamen ere.
Ecologistas en Acción - Ekologistak Martxan eta Clean Cities elkarteek herritarren zientziari buruzko kanpaina bat egin dute, bosgarren urtez jarraian, eskola-inguruneetan NO2 neurtzeko, bai ikastetxeen barruan, bai inguruetan. Oraingoan, 600 pertsona baino gehiagoren lankidetzari esker, 10 autonomia-erkidegotako 66 hirigunetako 412 ikastetxetako inguruneak aztertu dira.
Ekologistak Martxan-ek kanpainaren emaitzak eta ondorioak jasotzen dituen txostena aurkeztuko du, Donostian, Errenterian eta Oiartzunen egindako neurketetan arreta jarriz.
Eguna: Apirilak 15, asteazkena
Ordua: 12:00etan
Lekua: Donostiako Udaletxeko prentsa-aretoa (Ijentea 1, beheko solairua)
Kontaktua:
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545