Uztan eragin lekaziari eta segari, Madalenak mantalari, intxaurrak ugari

Ondorengo egunetan:

Ostiral honetan itzuliko da Euskadiko Hazien Sarearen ate irekien jardunaldia Olarizuko Larreko Etxean, Gasteizen. Gure lana azaltzeaz eta gure instalazioak erakusteaz gain, udaberri-udako barietateen hazien banaketa ere egingo dugu.

Otsailean amaitu genuen Gasteizen, Urduñan, Zallan eta Karrantzan egin dugun 2025eko fruta-arbolen banaketa kanpaina. Gainera, Zallan Zallako tipula moreari buruzko mikrodokumentala estreinatuko dugu. YouTubeko gure kanalean ikusi eta gozatu ahal izango duzu.

Udaberriaren atarian, inausketa-tailerra Okondon eta Apellanizko gaztainadi tradizionalean Zuhaitzaren Eguna ospatzeko jarduerak proposatzen dizkizugu. Hona hemen xehetasun guztiak:

Ate Irekiak
Lekua: Olarizuko Larreko Etxea, Gasteiz
Eguna: Martxoak 7
Ordua: 16:00 - 19:00

Inausketa tailerra
Lekua: Okondo
Eguna: Martxoak 15
Ordua: 10:00 - 14:00
Okondoko Udalak antolatuta

Zuhaitz Eguna Apellanizko gaztainadi tradizionalean
Lekua: Apellániz
Eguna: Martxoak 22
Ordua: 9:00 - 14:00
Antolatzailea: Apellánizko Administrazio Batzordea, AFA, Euskadiko Hazien Sarea

Zure zain gaude!

Laster arte,

Euskal Herriko Hazien Sarea

gora