Uzta, ereintzaren saria

Ondorengo egunetan:

Mar.
16
Leioa | Zuhaitz landaketa
Mar.
16
Itsasu | Erle beltzaren eguna

Iaz Igerainerrekan elkartu ginen herriko gazte talde batekin elkarlanean, errekako zaborrak eskuz biltzeko eta erreka bazterrean hainbat zuhaitz landatzeko.

Aurten ere, ekintza errepikatu nahi dugu Ibaien Aldeko Ekintzen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Eta errekako zaborrak eskuz biltzeaz gain, Igerain-Hiruerreketa eremuko Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzaileak kentzen arituko gara auzolanean, herriko boluntario talde batekin elkarlanean.

Animatu eta eman izena!

📆 martxoak 16, igandea.
🕣 10:00
📌 Igerainerrekan, anbulatorioaren ondoko biribilgunean.

🧤Eraman beharrekoak: oinetako egokiak (katiuskak edo antzekoak), arropa erosoa eta auzolanean parte hartzeko gogoa! (Gainontzeko materialak guk eramango ditugu)

*Oharra: izena-ematea beharrezkoa da
👇👇

Izena-ematea:
zarautz@eraztunberdeurdina.eus
943005159

 

Ostiral honetan itzuliko da Euskadiko Hazien Sarearen ate irekien jardunaldia Olarizuko Larreko Etxean, Gasteizen. Gure lana azaltzeaz eta gure instalazioak erakusteaz gain, udaberri-udako barietateen hazien banaketa ere egingo dugu.

Otsailean amaitu genuen Gasteizen, Urduñan, Zallan eta Karrantzan egin dugun 2025eko fruta-arbolen banaketa kanpaina. Gainera, Zallan Zallako tipula moreari buruzko mikrodokumentala estreinatuko dugu. YouTubeko gure kanalean ikusi eta gozatu ahal izango duzu.

Udaberriaren atarian, inausketa-tailerra Okondon eta Apellanizko gaztainadi tradizionalean Zuhaitzaren Eguna ospatzeko jarduerak proposatzen dizkizugu. Hona hemen xehetasun guztiak:

Ate Irekiak
Lekua: Olarizuko Larreko Etxea, Gasteiz
Eguna: Martxoak 7
Ordua: 16:00 - 19:00

Inausketa tailerra
Lekua: Okondo
Eguna: Martxoak 15
Ordua: 10:00 - 14:00
Okondoko Udalak antolatuta

Zuhaitz Eguna Apellanizko gaztainadi tradizionalean
Lekua: Apellániz
Eguna: Martxoak 22
Ordua: 9:00 - 14:00
Antolatzailea: Apellánizko Administrazio Batzordea, AFA, Euskadiko Hazien Sarea

Zure zain gaude!

Laster arte,

Euskal Herriko Hazien Sarea

gora