Asteroko buletina
Haltzari ez eska fruituak.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Goienerrek jaso du 2024ko Orexa Saria

2024-05-03 13:04

2019. urtean elkartu ziren Goiener Kooperatibaren eta Orexaren arteko bideak: Gipuzkoako herri honek bere energia garbia sortu eta herritarren artean kudeatzeko asmoa erakutsi zuenean. 5 urteko geroago, txalogarriak dira Orexako herriak energia-burujabetzaren bidean eman dituen pausoak, eta Goiener Kooperatibari modu berezian eskertu nahi izan dio elkarrekin egindako lana: 2024ko Orexa Saria emanez.

Gaur eguerdian egin da aurtengo Orexa Sarien banaketa ekitaldia, udaletxeko ganbaran. Bertan jaso dugu saria Goiener kooperatibako ordezkariek, Gurutze Etxezabal Iturrioz alkatearen eskutik.

Orexa eta Goiener: elkarlan aitzindaria

Biztanleen kopuruari dagokionez, Gipuzkoako herririk txikiena da Orexa, baina aitzindari bihurtu da energiaren sorreran eta kudeaketan ere. Maiz erabiltzen dute “Bidea hemen hasten da” leloa, eta ez alferrik, horren adibide baita Orexako Energia Berriztagarrien Komunitatea, Goienerren bidelaguntzarekin sortu zutena. Gaur egun, herriko 45 familiak, Udala eta herriko 2 enpresak energia kooperatibako bazkide dira.


Argindar-fakturetan aurrezteaz gain, energia komunitate honi esker, herrian behar duten energiaren erdia baino gehiago sortu eta banatzeko gai dira Orexan. Horretarako, komunitateko kideek hiru instalazio fotovoltaiko dituzte ostatuan, frontoian eta Oihan Txiki kooperatiban, hirurak herritarrek osaturiko kooperatibak kudeatzen dituenak. Horrekin konforme geratu ordez, Orexako komunitateak proiektu berri eta berritzaileak ditu eskuen artean  eta urrats sendoak ematen jarraituko du burujabetza energetikoaren bidean.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora