Astelehenero 8:00etan zure epostan
Biogas plantak: burbuila berri baten mehatxua. Azken bi urteotan, biogasa ekoizteko plantak eraikitzeko eskaera ugari egin dira Nafarroan. Jadanik existitzen diren 6 plantez gain, publikoak zein pribatuak, jendaurrean dauden beste 15 proiektu pribatu gehiago eta izapidetzen eta eraikitzen ari diren sustapen publikoko 2 proiektu gehiago gehitu beharko lirateke. Horiek guztiak baimenduz gero, 23 proiektu izatera iritsiko ginateke.
Lurraldearekiko atxikipenik gabeko biogas-makroplantak. Simaurrak, mindak eta nekazaritza eta abeltzaintzako azpiproduktuetatik datorren materia organikotik energia ekoiztea aukera ona izan daiteke tokiko nekazaritzako ekonomia indartzeko. Nafarroan badira emaitza onak izan dituzten adibideak. Hala ere, proiektu berri hauekin lortu nahi dena oso jauzi arriskutsua da. Datorrena da hamarnaka mila tona hondakin tratatzeko planta handiak instalatzea da, tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako beharrekin inolako loturarik ez dutenak, nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak eta industria-jatorriko hondakinak kontrol eskasarekin nahasten dituztenak, eta, gainera, berauen garraio eta banaketarako distantzia handiak behar dituztenak. Honek alarma guztiak piztu beharko lituzke.
Energia garbia agintzen digute, baina kostu handi batekin. Ekonomia zirkularraren eta energia berriztagarrien ekoizpenaren diskurtsoa modu interesatuan erabiltzen eta manipulatzen ari dira enpresak. Horren bidez, haien jardueraren inpaktu negatiboak ezkutatu nahi dituzte: a) nekazaritzako lurzoruaren eta akuiferoen kontrolik gabeko kutsadura, nitratoz eta metal astunez betetako lurraldera itzultzen den digestatoaren bidez; b) makrogranjak instalatzeko izan dezakeen dei-efektua; edo c) deskarbonizazioari egiten dion ekarpen eskasa, distantzia handietan hondakinak garraiatzeko eta banatzeko erregai fosilen mende baitago masiboki.
Nafarroako Gobernua laxo eta arduragabeki ari da. Planta hauek maneiatzen esperientziarik ez duten enpresa-proiektuekin bat datorrela erakutsi du. Biogas-plantak hedatzen ari dira, eta ez da azterketa zorrotzik egiten ari instalazio hauek lurraldean, ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan ditzaketen inpaktuei buruz. Aldi berean, ez da izan erakundeen partetik inolako informazio eta parte-hartze publikorik, herritarren parte-hartzea eta gobernantza irekia sustatzeko eta errazteko egiten diren iragarkiekin talka egiten duena. Azkenik, ausartegiena da prozesu hau guztia ingurumen-bermerik gabe lantzen ari dela, ez baitu jarduera kontrolatzeko eta ikuskatzeko arauesparrurik ez eta giza baliabiderik.
Ondoeza sakona da kaltetutako herrietan. Biogas plantak iragarri eta gero, hainbat herriplataforma antolatu dira Lizarraldean, Erriberan eta Erdialdean, biogas planten eredu industrial honi aurre egiteko. 2025ean zehar, lurraldearen eta lehen sektorearen aldeko mobilizazioa etengabea eta sendoa izan da. Tokiko mobilizazio masiboez gain, Nafarroako Gobernuari 2 urteko luzamendua eskatu zitzaion modu bateratuan, biometanizazioari modu arrazionalean heltzeko, benetako premien ezagutzatik abiatuta. Ez da arazo lokala. Nafarroa osoari eragiten dio.
Luzamendu deskafeinatua. 2025eko urrian, Nafarroako Parlamentuak, PSN, UPN, PP eta VOX alderdien botoekin, luzamenduaren edukiak urardotu zituen. Aurkeztutako proiektuak aldi baterako etetea onartu zuten 2026ko irailera arte edo, data horri aurrea hartuz gero, eremu kalteberetako ongarritze organikoari buruzko foru-araudi berria indarrean sartu arte. Proiektu horien akats larrien aurretik herritarrek egindako presioaren ondorioz, Ingurumen Sailak atzera egin behar izan du emandako baimenetan, eta baimen horiek etetea erabaki du aldi baterako.
Eta orain zer? Une erabakigarri batean gaude. Datozen hilabeteetan luzamendua bertan behera gera daiteke. Eta horrek ekarriko du orain administratiboki etenda dauden proiektuak berriz aktibatzea eta enpresa-proiektu berriak iragartzea (Andosillan bezala). Aukera horren aurrean, herri-plataformek uste dugu asko dagoela egiteke, baldin eta biometanizazioaren aukera lurraldeei eta lehen sektorearen bideragarritasunari kalterik eragingo ez dien bermeekin jorratzea nahi badugu. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eta indar politiko guztiei zuzentzen gatzaizkie, honako proposamen hauek kontuan har ditzaten:
STOP BIOGAS MAKROPLANTAK PLATAFORMA NAFARRAK
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545