Asteroko buletina
Urtarrila idorte, laboraria dirute

Liburutegia

EAThink. Elikadura eta Hezkuntza Globala hezkuntza formalean. I. liburuxka: Ikas-unitateak
Eathink

Argitaratzailea: Euskal Fondoa

Hizkuntza: Euskara

“EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” Europar Batasunak lagundutako proiektu bat da eta Europako 12 herrialdetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean giza garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatu nahi du, bereziki, gaur egungo elikadura ereduak sortzen dituen interdependentziei, janaria ekoizteko sistema jasangarriei eta maila txikiko nekazaritzari arreta jarriz, betiere, hezkuntza curriculumarekin bat eginez.

 

I. liburuxka: ikas-unitateak. Euskal Herrian eta Europako beste herrialdetan irakasle eta adituek garatutako hamaika ikas-unitatez osatua dago liburuxka hau: elikadurari loturiko hainbat eta hainbat gai lantzeko irakasleei zuzenduriko materiala, 7 urtetik 16 urte arteko ikasleekin lantzeko. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora