Martxo kaldartxo, ez ardi eta ez artantxo. (urteko ardia)

Zereal ekoizleen eta okinen mugaz gaindiko harremanak sustatzen

Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek formalizatzeko modu bat da egitasmoa”, azaldu du Lorea Lizarreta Intsausti Hazialdeko-ko koordinatzaileak. Zereal ekoizleak daude Hazialdekon; Biolurren, berriz, okinen taldea dute, gariak hautatzen urteetako esperientzia duena; eta BLEk urteak daramatza laborari-okinen figura sustatzen. Elkarri zer ikasia eta irakatsia badute, beraz.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko irailaren 08a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lau helburu nagusi zehaztu dituzte HoBBea proiektuan. Bata, aipatu bezala, elkarren arteko lankidetza indartzea eta egonkortzea. Bigarrena, lurraldeko gari populazioak pixkanaka berreskuratzea: “Gure helburuetako bat da Euskal Herrian garai batean lantzen ziren gari barietateak berreskuratzea eta horiek ogiraino eramatea, alegia, ez daitezela laborategian gelditu”. Bigarren helburu horri lotua doa hirugarrena, jakintza eta ezagutzari dagokiona. Izan ere, hiru taldeetako zereal ekoizle eta okinek badute honezkero sekulako jakintza eta esperientzia, eta hori partekatzea da ideia. “Esaterako, aipatutako bertako gari barietateak agronomikoki nola landu, okintza prozesua nola egin… liburuetan ez dagoen informazioa da hori guztia”, esan du Lizarretak.

Laugarren eta azken helburua, aldaketa kulturala da. “Lanketa eginen dugu bai okinekin eta bai laborariekin, bertako gari ekologikoak erabiltzearen garrantzia azaltzeko eta zabaltzeko, baina baita saltoki eta kontsumitzaileekin ere”, azaldu du. Izan ere, agroindustriatik azken hamarkadetan bultzatu den eredu nagusia irin etxe handiena da, irin etxe txiki asko desagertzera eraman dituena, eta gauza bera gertatu da zerealetan ere: “Merkatu globala da, merkatu handietan ezartzen dira prezioak, eta zaila da bide alternatiboak egitea”. Gaurko okintza guztiz lotua dago irin-industria handi horretara, eta kontsumitzaileak ere ogi homogeneo estandar horretara ohitu dira. Kontzientzia piztea eta masa kritikoa sortzea lanketa garrantzitsutzat dituzte.

Lehen topaketak maiatzean

Nafarroa Beherean egin zituzten HoBBeako lehen topaketak maiatzean, eta balorazio oso positiboa egin dute. 30 lagunetik gora elkartu ziren, tartean nekazariak, okin-nekazariak, okinak, teknikariak, agroekologiaren munduko elkarteak eta herritarrak… “Elkarrizketa eta ikuspegi trukaketa interesgarriak egon ziren. Batik bat gari barietateen hautaketari buruz aritu ginen lehen saio hartan”, azaldu du Hazialdekoko teknikariak.

Udazkenean Gipuzkoan eginen dituzte bigarren topaketak. “Aurrera begira, elkarte bakoitzak jasoak eta karakterizatuak dituen gari barietateak bildu eta horiek ugaltzea da asmoa, ogi probak egiteko”. Zestoako Iraeta auzoan martxan den Amillubi proiektuan ere hazi horiek jarriko dituzte soro batean, ugalketarako. “Gustatuko litzaiguke hurrengo urtera begira, gari horietakoren batekin landatik okintzarako pausoa ematea eta dastatu ahal izatea”, amaitu du.

Ahabi ekologikoak Anbotopetik
2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun... (+)
30 urte eta gero zer?
2025-07-06 | Garazi Zabaleta
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan,... (+)
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
gora