Artoa erein berotan (maiatza-ekaina), hazi ere berotan eta jan ere berotan.

Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin duen ikerketa eta erreportaje sortaren barruan itsasoari eskainitako atalean.


2025eko irailaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kantauri itsasoko tenperatura gorantz egiten ari da, gure kostaldeko datuak biltzen 40 urte daramatzan Azti ikerketa zentroaren datuek erakusten dutenez. Horrek eragina dauka hainbat espezieren portaeran, eta batzuen kasuan aldaketa oso nabarmena da. Alga gorria, esaterako, garai batean oso ugaria zen, baina gaur egun askoz ere gutxiago dago. Edota karabela portugesak, duela 20 urte inork gutxik ezagutzen zituen gurean, eta "geratzeko etorri omen dira", EITBren arabera.

"Lurra berotzen ari da, baita itsasoa ere", datuek erakusten dutenez: "Batez beste, hilabete guztietan egin du gora itsasoaren tenperaturak, eta igoera hori areagotu egiten da udako hilabeteetan. Bilboko portuko buia inguruan bi gradu berotu da ura uztailean, azken hamar urteetan".

Beroaldiak, gero eta ugariagoak

Tenperaturari dagozkion Hego Euskal Herriko datuak aztertu ditu EITB Datak, eta dozena erdi ataletan plazaratu. Beroaldiak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian, dio horietako baten goiburuak. "Aurten beroa muturrekoa izan da eskualde eta herri askotan, batik bat, abuztuko lehen hogei egunetan", irakurri dugu. "Hil horretako 15a egun kritikoa izan zen. Estazio meteorologiko askotan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu zituzten; aste osoan zehar tenperaturak oso altuak izan ziren. Uztaila, ordea, oasia izan zen ekain amaierako eta abuztuko beroaldien artean". Oro har, muturreko beroa egin duen egunen eta oso beroen kopurua ugaritu egin da, eta "gau tropikalak" gero eta ohikoagoak dira.

Azterlanak jasotako datuen arabera, Hego Euskal Herriko 523 udalerrietatik 333tan 40 graduko langa gainditu da uneren batean. "Kostaldeko brisak giroa freskatzen duela esaten bada ere, hego-haizea nagusi izan da askotan eta, ondorioz, Kantauriko isurialdeko eskualdeak labe bilakatu dira. Hala, urteko tenperaturarik altuena Bilbon eta inguruko herrietan (Loiun, Lezaman edota Mungian) neurtu dute. Abuztuaren 15ean 43,5 gradu neurtu zituzten termometroek".

Klima larrialdiaren gainean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek duten iritzia ere jaso du EITBk. Oso gutxi dira (%1,6)  klima aldatzen ari dela ukatzen dutenak. Aldiz, gehiengo handi batek (%95) uste du giza jarduerak eragin duela, nolabait, egoera hau. Horri buelta ematerik ba ote dagoen galdetuta, "ezkortasun-sentsazioa nagusitu da gizartean". Gehienen iritziz goranzko joera geratu eta ondorioak arintzeko aukera egon daiteke oraindik, baina % 21en ustez ez du konponbiderik, eta ezin da ezer egin.

Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.... (+)
A63 autobidea eta Baionako portua blokeatu dituzte, Araban blokeo bat Ertzaintzak eragotzi du
2026-01-12 | Jon Torner Zabala
A63 autobidearen lau eguneko blokeoa amaitutzat eman du A63ko ultrak taldeak, baina Ipar Euskal Herriko laborariek ez dituzte protestak eten. Astelehen goizean Baionako portua blokeatu... (+)
Abere azokak debekatu ditu Jaurlaritzak, dermatosi nodularra dela-eta
2025-12-23 | Jon Torner Zabala
Bi hilabetean, abenduaren 26tik otsailaren 26ra bitartean, abere azokarik ezin izango da egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Helburua da behiengan eragina duen... (+)
gora