Lurrak loreetan farre egiten du

Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


2025eko ekainaren 20a
Gladys Eneako pauma bat
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Horrelakoak gertatzea parkea eredutzat hartzen duen udal gobernu baten kudeaketan larritzat jo du Eguzkik. Ez dira kasu isolatuak eta konponbiderik ez dela bilatu adierazi du talde ekologistak. Honakoa diote: "Pertsona batzuen errespetu faltari eta Donostiako Udalaren utzikeriaren ondorioz, Gladys Enea parkeko animaliek jasaten duten tratu txarra gero eta nabariagoa da. Lotu gabeko txakurrek basahateak, paumak edota beltxargaren bikotekidea hiltzea ez omen da nahikoa. Pertsonak (pertsona helduak barne) hazkuntza-eremuetan nolanahi sartzea ere ez da nahikoa, arrautzak zapaldu eta animalien atsedena urratu arren. Oraingoan paumei isatsetako lumak kendu dizkiete. Noiz arte jokabide bidegabe hauek? Noiz arte zaintza falta parkean?".

Paumei erauzitako lumak. Eguzki

Horren aurrean Donostiako Udalak gertakariak gaitzetsi ditu eta parkearen zaintza eta segurtasuna hobetuko dituela adierazi du. Natura espazioen zaintza "betebehar kolektiboa" dela esan du udalak eta laguntza eskatu du lekukoak aurkitzeko eta erasotzaileak identifikatzeko. Eguzki mesfidati agertu da adierazpen horien aurrean, haien ustez ikustear dago ea benetako neurriak hartuko dituen udalak ala ezerezean geratuko ote diren.

Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du. (+)
Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere... (+)
Gatika-Cubnezais interkonexio elektrikoaren kontrako manifestazioa egingo dute Mungiako jaietan
Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak dei egin die herritar guztiei ostiralean, uztailak 4, proiektuaren aurka mobilizatzera. (+)
gora