Asteroko buletina
San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz...

Goizuetan ezarri nahi dute beste parke eoliko bat, eta Madrildik egiten ari dira tramite guztiak

Nafarroako iparraldean parke eoliko handi baten proiektuaren berri eman du Sustraik Fundazioak, Goizueta, Arano eta Hernani artean kokatuko zena. Proiektuaren dimentsioengatik, bai autonomia-erkidego desberdinei eragiten dielako, Madrildik egiten ari dira tramitazioak.

Ahotsa.info
Ahotsa.info @ahotsainfo

Ahotsa.info Nafarroako komunikabide herrikoia da.


2023ko apirilaren 20a
Argazkia: Wikipedia / CC BY 3.0

Duela hiru aste Sustrai Fundazioak Bortzirietan eta Malerrekan poligono eoliko berriak jartzeko enpresa baten mugimenduak ezagutarazi zituen. Orain, "bultzada irrazional desarrollista" horri segida emanez, Goizueta, Arano eta Hernani arteko triangeluan tamaina handiko poligono eoliko bat jartzeko asmoaren berri eman dute. Nafarroako zein Gipuzkoako eremuei eragiten dienez eta proiektuaren dimentsioak handiak direnez, Madrildik egiten ari dira tramitazioak.

Sustrai Fundazioak energia berriztagarrien aldeko jarrera erakutsi du behin eta berriz, baina ezartzen ari den eredu honen aurka azaldu da beste askotan. "Hedapen berriztagarri horrek ez du zerikusirik gizarte-premiei erantzuteko beharrezkoa den plangintza demokratikoarekin: zenbat energia behar dugun, zer motatakoa, non, nork hornitu eta kudeatu behar duen. Eta, aldi berean, energia fosilaren kontsumoa aurrezteko eta murrizteko neurriekin batera etorri behar du: nola antolatu eguneroko joan-etorriak, nola arindu eta ordezkatu nekazaritzako eta abeltzaintzako industria-eredua, nola sustatu lurralde-oreka handiagoa, nola birplanteatu industria-eredua, nola hartu enplegua eta erreprodukzio-lanak banatzeko neurri erradikalak, eta hori guztia biodibertsitatearen eta gure ekosistemen zaintza eta babesa integratuz", azaldu dute.

Nafarroa, parke eoliko eta fotovoltaikoen eremua

Orain arte Nafarroan egindakoaren balantzeak "kezkatu eta alarmatu" beharko gintuzkeela dio Sustraik. "Proiektuen hedapen desordenatuaren ondorioz, laborantzako eta biodibertsitateko milaka hektarea galtzen ari dira", dio Fundazioak. "Azken aberrazioa" Adiosen eman dela gogoratu dute, non parke fotovoltaiko bat ezartzeko asmoa dago. Parke fotovoltaiko horrek laborantzarako lursail gehienak okupatzea ekarriko duela ohartarazi dute. "Nafarroako Energia Planean ezarritako instalazio berriztagarrien helburuak bete diren arren, instalatutako egungo potentzia bikoiztuko duten baimenak ematen jarraitu da. Datu horrek talka egiten du Nafarroako kontsumo elektrikoaren urtez urteko beherakadarekin, energia fosilen kontsumoari eusten zaion bitartean eta C02 emisioak handitzen diren bitartean".

Datu horiek guztiak nahikoa lirateke "esku-frenoa botatzeko" Sustrairen ustez, eta gertatzen ari dena eta arriskuak kritikoki aztertzeko unea dela aipatzen dute. "Hala ere, Nafarroako Gobernuaren miopia energetiko eta klimatikoak, isiltasun eta eztabaida politikoaren ezak lagunduta, multinazional energetikoak elikatzen ditu, gehiengo sozialaren interesen eta lurraldearen jasangarritasunaren aurka", azpimarratzen dute.

Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon
2024-05-07 | Ahotsa.info
Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak... (+)
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du
2024-04-22 | Ahotsa.info
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko. (+)
Erdiz Bizirik plataformak meategiko UGEParen kontrako alegazio sinadurak bilduko ditu
2024-02-09 | Ahotsa.info
Heldu den asteazkenean, otsailaren 14an, batzar irekia eginen dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera. (+)
"Mobilizazioak emaitzak eman ditu"
2024-01-25 | Ahotsa.info
Gaur ostirala, nekazarien sindikatuetako ordezkariek eta azken egunotan mobilizatu direnen bozeramailek Nafarroako Gobernuko Jose Mari Aierdi Landa Eremuko kontseilariarekin izan dute bilera, eta hainbat akordio... (+)
'Laztan tantak', AHTren zundaketak salatzeko txirringa martxa
2023-09-07 | Ahotsa.info
AHTren zundaketak salatzeko Sakana, Goierri eta Lautada zeharkatu dituen bizikleta martxa egin dute abuztuaren 25etik 27ra bitartean, Abiadura Handiko Trenaren kontrako oposizioak deituta. Ahotsa hedabideak... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora