Asteroko buletina
Baratzezaina zati bat zientzialaria da, beste bat artista, beste bat filosofoa eta beste bat nekazaria

FoodTech vs agroekologia, nork irabaziko du lehia?

FoodTech edo elikagaien industria teknologikoak biderkatzen ari dira elikadura segurtasunaren izenean. Gainprodukzioan oinarritutako elikadura-sistema industrialaren parte izanik, onura ekonomikoa dute helburu, ez ordea elikadura-eskubidea, elikagai-xahuketa ere merkantilizatuta baitago.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2023ko uztailaren 24a

Komunikabideetan oharkabean joan bada ere, uztailaren 12an, Europako Parlamentuak “Natura Leheneratzeko Legea” bozkatu eta ozta-ozta aurrera atera zuen. Balio beza ekosistemak berrezartzean oinarritutako lege hau, elikadura kapitalistaren atzaparrei oztopoak jartzeko. Lan handia dugu ingurumena kaltetzen duen elikadura sistema agroindustriala defendatzen duten politikari eta lobby handiei boterea kentzeko.

Gurean ere lobby hauek oso errotuta daude. Horren adibide, hirugarren urtez jarraian Food4Future biltzarra antolatu da BECen. “Food-Tech revolution” lelopean, planeta eta gizartearen salbatzaileak bailiran, nekazari txikiak eta lehen sektorea alde batera utzita. Donostian ere haragi sintetikorako fabrika jarriko da martxan. Food-Tech industriak diru-kutxa publikotik milioiak jasotzen dituen bitartean, Euskal Herriko lehen sektorea krisi larrian dago.

Food-Tech lobbiek, 2050erako munduaren elikadura eskasiari aurre egin nahi omen diote, ingurumena ere babestuz. Hala ere, munduko biztanleri osoa elikatzeko adina janari badago, arazoa ordea da ez dela ondo banatzen. Datuen arabera, azken hamarkadetan per capita elikagaien ekoizpena %12 handitu da urteko. Denbora berean, ordea, desnutrizio-mailak ez dira aldatu. Hots, gosea ez da elikagai eskasiaren ondorio, elikagai horiek ordaindu eta eskuratzeko ezintasunaren ondorio baizik, elikadura eskubidea ez baita oinarrizkoa. Eta gainprodukzio horretan, ekoitzitako elikagaien %30-50a xahutzen jarraituko dugu, elikadura merkantilizatua dagoen momentutik, xahuketa ere kapitalismoak behar duen fase bat delako.

EAT-Lancet komisioak gizakiaren eta ingurumenaren osasunarentzat landarea oinarri duten dietak aholkatu zituen. Aditu hauen arabera haragi gorriaren kontsumo globala %50 baino gehiago murriztu behar da, bereziki herri aberatsetan. Hortxe, beste faktore bat sartzen zaigu. Haragi gutxiago jan eta ekologikoan ekoiztutakoa izatea. Abeltzaintza estentsiboak hainbat zerbitzu ekosistemiko eskaintzen ditu, beste ereduek bermatzen ez dutena (laborategiako okela barne): habitata mantentzea, karbonoa bahitzea, biodibertsitatea kontserbatzea, eta abar. Ekoizpen eredu honetan, gainera, ekonomia fluxuak tokiko ekonomietan integratzen dira.

Finean, elikadura segurtasuna eta eskubidea bermatzeko, biztanleriaren hazkundeari eta klima-aldaketari aurre egiteko eta, gizarte-haustura eta ingurumen-kolapsoa saihesteko; agroekologia eta elikadura-sistema lurralderatuak dira beharrezko gakoak.  

Honetan dabiltza azken 30 urteetan Biolurreko kideak. Zorionak egindako eta egiten zabiltzaten bideagatik!

Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago... (+)
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?
Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen... (+)
Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan
Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu... (+)
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila
Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence... (+)
Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora