Gabon, dagoenean bonbon, ez dagoenean egon

Eusko Jaurlaritzaren eklipse webguneko maparen desastrea

Duela egun batzuk aipatu genuen, eklipse totalerako informazio biltzeko albiste honetan, nola Eusko Jaurlaritzaren Eklipsea Euskadi webgunean merkekeriazko mapa bat jarri duten, bakarrik EAEko irudia erakutsita. Egoera "zuzendu" dute nolabait Euskal Herri osoko mapa bat gehituta, baina komatxo artean idatzita zuzendu, ze irten zaiena da Adimen Artifizaleko mapaslop terrible txar bat.

Sustatu
Sustatu

Sustatu.eus euskaraz sortutako lehen bloga da, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak hartzen ditu kontutan, "profesional euskaldunarentzako albistegia" izanez.

Iturria: Wikipedia.


2026ko uztailaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hemen Eklipsea Euskadi webgune sarreran erakusten zaizun mapa:

Tira, zer kostatzen zen bada Euskal Herri osokoa erakustea, hala nola Euskalmeten?

Ba egin dute zerbait... klik bat haratago, mapa hau ageri da orain:

Proportzio eta neurriak gaizki daude, eta probintzien mugak ere bere kasara asmatuak dira... Lapurdiko eta Gipuzkoako kosta bereziki desastrosoa da, eta Baiona, Donostia edo Mauleren kokapena ere guztiz okerra.

Nolatan egin dute hori? bada webguneko ohartxo batek argitzen digu: "Webgune honek, neurri batean, adimen artifizialeko teknologien bidez sortutako edo editatutako irudiak erabiltzen ditu. Irudi horiek helburu argigarri, sortzaile edo informatiboetarako erabiltzen dira, eta aliteke pertsona, produktu edo egoeren benetako irudikapenak ez izatea."

A, bueno, orduan dena ondo Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren webgune honetan. AA erabili eta urteten jake urteten jakena.

Bide batez, datorren igandetik aurrera, mapa horrek AI/AA marka bat behar luke izan Europako Batasuneko arau berriaren arabera. Laguntzeko asmoz, hemen prestatu dugu bat:

Desastreak irauten duen ikusteko, horra Eklipseko webgunea.

Hilabete barru, eguzki eklipse totala
2026-07-14 | Sustatu
Hilabete barru, abuztuaren 12an, eguzki eklipse totala. Dena prest ezta? Jarraian behar dituzun pistak eta informazioak ondo antolatzeko egun hori. (+)
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan
2025-09-26 | Sustatu
Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa... (+)
'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena
2024-04-25 | Sustatu
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren... (+)
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin
2023-09-01 | Josu Goiko, Sustatu
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz... (+)
Eguraldi errekorrak
2023-07-27 | Sustatu
Maximiliano Herrera klimatologo eta wikipedista profesionala da eta Wikipedian eguraldi-datuei buruzko zenbait orri zaintzen ditu. Jasotzen zituen datuak zein norabidetan lerratzen ziren ikusia, @extremetemps Twitterreko... (+)
gora