Urtarril hotza ikazkinaren poza.

Erraustegia geratzeko mobilizatzera deitu dute larunbatean

"Herritarrei dei egiten diegu berriro ere gure protesta oihukatzera", gonbita horixe egin nahi izan diete herritarrei Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek, astearte honetan, maiatzaren 19an, Donostiako udaletxe atarian eginiko agerraldian. Larunbatean, hilaren 23an, mobilizatzera deitu dute 13:00ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan hain zuzen.


2026ko maiatzaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Larunbateko mobilizazioko aldarriak Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariek entzutea nahi dute, eta baita ere "protesta entzun dadila Donostian, Gipuzkoako hiriburu ustelean". Izan ere, mobilizazioko deitzaileek astearte goiz honetan gogorarazi dutenez, "Donostia da Gipuzkoako herrien artean gutxien birziklatzen duena, gero eta diferentzia handiagoz gainera. Eta, horrela, Donostia da Zubietako erraustegi kutsatzailea gehien elikatzen duena". 

Horrez gain, nazioarteko adituek Zubietako erraustegiaz egiten ari diren ohartarazpenak ekarri dituzte gogora, larunbateko mobilizazioaren bidez ere salatu nahi dituztenak. "Urtetik urtera pilatzen ari dira erraustegiak zabaldutako pozoiak, dioxinak, furanoak, metal astunak, PFASak eta beste kutsagarri arriskutsuak. Gure artean ToxicoWatcheko ikerlariek erakutsi dute zenbat pozoi ari den zabaltzen erraustegia inguruko lur, aire eta uretan. Eta pozoi horien azken biltegia geu gara, inguruko landareak, animaliak... eta pertsonak: gu geu eta gure ondorengoak, geu gara hondakinak erretzearen kalteak nozitzen ditugunak".

Testuinguru horretan, beste behin, Donostiako eta Gipuzkoako agintariei arduraz jokatzea galdegin diete; adituen ohartarazpenak aintzakotzat hartuta, "antolatu hondakinen kudeaketa egokiak" eskatu diete eta nola ez, "gelditu ezazue Zubietako erraustegi kriminal hori!", adierazi dute.

Segidan duzue, agerraldian zehar plazaratu duten oharra osorik:

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren adierazpena
Errausketaren Aurkako Mugimendutik dei egin diegu berriro ere gure protesta oihukatzera. Gure protesta entzun dadila hemen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian, Zubietako erraustegi kutsatzailearen erantzukizun nagusia daukan erakundearen aurrean. Eta protesta entzun dadila Donostian, Gipuzkoako hiriburu ustelean.

Bai, Donostia hiriburu ustel bat da, barrutik ustela dagoen Kantauriko perla polita, turistak inpresionatu nahi dituen hiri zabor-sortzailea, "kanpo eder, barren zikin". Mobilizazio honetako afixan salatzen dugunez, hondakinekin Donostiako udalak kudeaketa lotsagarria egiten du.

Donostia Bizirik, Errausketaren Aurkako Mugimenduko elkartea, urtero ari da Donostiako hondakinen jarraipena egiten eta salatzen Udalak ez duela kudeaketan urrats txukun bat ere ematen. 2025eko datuak ezagututa eta kaleko edukiontzietan zer-zenbat-nola biltzen den aztertu ondoren, Donostia Bizirikek herritarrei hala jakinarazi die: zoritxarrez, sorpresarik ez da Donostian; hondakinen %41,6 bildu da gaika, 2024an baino gutxiago; Gipuzkoak osorik hartuta lortzen duen %57 baino askoz gutxiago; Europako Elkarteak 2025erako jarritako %55eko minimotik urruti; oso urruti, Gipuzkoako herri askok lortzen duten %70 eta %80tik.

Donostia da Gipuzkoako herrien artean gutxien birziklatzen duena, gero eta diferentzia handiagoz gainera. Eta, horrela, Donostia da Zubietako erraustegi kutsatzailea gehien elikatzen duena. Donostiako udaleko agintariak: non duzue lotsa? Noiz hasiko zarete zuek sortutako hondakinak arduraz bildu eta kudeatzen?

Bitartean, Zubietan erraustegiak jarraitzen du gau eta egun hondakinak erretzen. Mundu osoko adituak ari zaizkigu ohar nabarmenak egiten erraustegiez: urtetik urtera pilatzen ari dira erraustegiak zabaldutako pozoiak, dioxinak, furanoak, metal astunak, PFASak eta beste kutsagarri arriskutsuak. Gure artean ToxicoWatcheko ikerlariek erakutsi dute zenbat pozoi ari den zabaltzen erraustegia inguruko lur, aire eta uretan. Eta pozoi horien azken biltegia geu gara, inguruko landareak, animaliak... eta pertsonak: gu geu eta gure ondorengoak, geu gara hondakinak erretzearen kalteak nozitzen ditugunak.

Hemen gaude, berriz ere, gure protesta azaltzeko. Donostiako eta Gipuzkoako agintariok: ez egin ez-ikusia erraustegia egiten ari den kalteei, joka ezazue arduraz, hartu kontutan adituek egindako oharrak, antolatu hondakinen kudeaketa egokiak.

Gipuzkoako eta Donostiako agintariok: gelditu ezazue Zubietako erraustegi kriminal hori!

Jarrai dezagun bai protesta egiten eta bai hondakinak gure inguruan ondo kudeatzen. Badakizue: hondakinik onena, sortzen ez dena.

Ez! Ez! Ez!-errausketarik ez!
Donostia: behingoz zure hondakinez arduratu.
Gipuzkoako Foru Aldundia: erraustegia gelditu ezazue!

Zubietako erraustegiko langileak borrokan: "Gure prekarietatea, zuen ardura"
2026-01-16 | Usurbilgo Noaua
Lan-baldintza duinak exijitzeko mobilizatzen hasiak dira Zubietako erraustegiko langileak. Ostegun eguerdi honetan, urtarrilaren 15ean, lehen elkarretaratzea egin dute lantegiaren atarian. (+)
"Pentsatu nahi genuke epaiketarekin argiren bat ekarriko diotela ikertutako kausari"
2025-11-05 | Usurbilgo Noaua
GuraSOSek agerraldia egin du astearte goizean Donostiako epaitegi atarian, 2022an Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara izandako isurien harira ikertu gisa deklaratzen hastekoak ziren eta gaur, Ekondakin eta... (+)
Errausketaren aurkako aldarriak Kontxa inguratu du
2025-09-15 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean. (+)
Beste sute bat izan zen erraustegian
2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian. (+)
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin... (+)
gora