Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan

Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia bat egin genuen eta Euskal Herriko hainbat etxaldetan aritu ginen lanean laborariekin”, gogoratu du hastapena. Quebec-eko lagun bat belar-biltzaile gisa ari zen lanean lehenagotik, sendabelarrekin infusioak eta antzeko produktuak ekoizten zituen, eta berari esker hasi zen Vivant mundu horretan murgiltzen. Hiru urtez sendabelarren inguruko ikasketak egin zituen Montpellierren (Okzitania, Frantzia), eta senarrak, berriz, nekazaritza ikasketak. “Ikasten ari ginen garai horretan probak egiten hastea erabaki genuen, eta infusioek arrakasta zutela ikusita, ekoizpenean bete-betean sartzea erabaki genuen”, dio. Bidarraiko Migeleneako eta Jauregiako lurretan ari dira lanean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko apirilaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kamamila proiektuan haiek bildu eta ekoitzitako sendabelarrekin eta landareekin egiten dituzte infusio eta hidrolatoak, kanpotik deus ez dute erosten. “50 landare barietate ekoizten ditugu gure lursailetan eta mendian sei landare basati espezie biltzen ditugu”, azaldu du ekoizleak. Berbena, menda, ezkia, garraiska, osina, ezkaia… nahasketa askotako infusioak egiten dituzte Kamamilan, baita sukalderako aromatikoak, pestoa eta hidrolato desberdinak ere. “Ikuspegi agroekologikoarekin egiten dugu lan, arbolak integratu ditugu lursailetan eta lanaren zati handiena eskuz egiten dugu”, dio. Izan ere, babestutako gune naturalean daude eta ezin dute makina pisutsurik sartu. Traktorerik ez dute, motokultore txiki bat besterik ez.

Lursail koxkorra dute ekoizleek Migelenean, hogei bat hektareakoa, baina hektarea eta erdi besterik ez dituzte lantzen. “Ez dugu inolako kimikorik erabiltzen baratzean, landareentzako tratamendu naturalak egiten ditugu. Alegia, sendabelarrak darabiltzagu sendabelarrak tratatzeko”, dio barrez. Jauregiako lursailean etxola dute landare lehorgailuarekin, eta bertan egiten dituzte eraldaketak eta nahasketak.

Zuzeneko salmenta eta laborarien saretzea

Idoki labelaren barruan dago Kamamila proiektua, eta zuzeneko salmenta egiten dute hurbileko denda txiki eta ekologikoetan. “Merkatuetan ere ibiltzen naiz, batez ere eguberrietan, infusioak opari oso aproposa izaten baitira negu parte horretan”, azaldu du. Ahal duen neurrian, nekazari mugimenduetan parte hartzen eta saretuta egoten ere saiatzen da Vivant. Hala nola, ELB sindikatuko kide da eta BLE elkartean ere parte hartzen du. “Ortzaizen laborariek martxan jarri duten Kaiku Borda dendan ere banabil”, gehitu du. 

Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena–iritsi zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide proiektuaren... (+)
Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
gora