Lantxerra (lanbroa) martxoan noraino, apirilean elurra haraino.

Baratzea Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagaina auzoak esnatzeko

Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagainako bizilagunek haien auzoak lotegi hutsa izaten uzteko Ermitaldea kolektiboa osatu zuten pasa den urtean. Orain, beraien proiekturik neketsuena, hiri baratzaren sorrera Nafarroako Liburutegiaren ondoan, haziak ematen hasi da larunbatean berrogei  lagun inguru bildu zituen auzolanaren bidez. Hara hurbildutakoek, harriak kendu zituzten, lurzorua ereiteko lurrez estali zuten, Iruñeko Udalak utzitako lehenengo materialak ipini eta baratzeak izango dituen 2.150 metro karratuak apaintzen hasi ziren.


2019ko martxoaren 12a
Auzolanean parte hartu zutenek lurzorua landu, lekua txukundu eta materialak jartzen hasi ziren. (Arg: Mikel Urabaien Otamendi)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

21 urteko gazte eta Ermitaldeako sortzaileetakoa den Mikel Ansorenak baratzarekin lortu nahi duten helburua “Ermitagaina eta Mendebaldea lotegi-auzoak izaten utzi eta adin ezberdinetako bizilagunen arteko harremanak estutzea” dela dio. Belaunaldi ezberdinak kolektiboan bertan ikus daitezke, non, adibidez, Enrique Herranz biologoak bere alaba Maiterekin parte hartzen duen. Aitaren ikuspuntutik, 2011n Nafarroako Gobernuak Mendebaldeko liburutegia ireki zuenean, “zertxobait piztu zen auzoko aktibitate kulturala”, eta orain “esku-hartzea ere sustatu” nahi dute.

Baratzaren sorrerarekin, bizilagunek ekintza kulturalez gain Ermitagaina eta Mendebaldea auzoetan faltan botatzen zuten partaidetza lortzea espero dute. Baina horretarako, funtsezkoa izan da orain arte udalarekin batera egindako bidea. Marina Jiménez Iruñeko Udalaren Hiri Ekologia Zerbitzuaren arduradunak lagundu du bidean, baina “benetako gidariak” bizilagunak izan direla baieztatzen du. “Nik bakarrik gai burokratikoen inguruko aholkuak ematen ditut, baina udalak ez du bere kabuz hiri-baratzerik egiten. Horretarako proposamenak egiten dituen auzo erakunde bat egon behar da”, azaltzen du Jiménezek.

Bera materialaren hornitzailea bilatzeaz arduratu zen udalak proiektua onartu eta gero. Aukera guztien artean, desgaitasun intelektuala duten pertsonek osatutako Elkarkide fundazioa aukeratu zuen eta Ermitaldean “zerbitzuarekin liluratuta” daudela esaten du teknikariak. Modu honetan, gainera, baldintza anitzetako pertsonak baratzaren proiektuaren barne sartzea lortu dute.

Auzolana oinarrian

Larunbateko auzolanean, adibidez, duela hiru hilabete Venezuelatik etorritako errefuxiatu familia bat zegoen, zazpi eta lau urteko bi alaba, aita eta aiton-amonekin. Amarekin batera, Iruñeko Arrosadia auzoan bizi dira, baina dagoeneko Alde Zaharreko Piparrika baratzean eta Mendebaldean egon dira haien laguntza eskaintzen. Haurren aita den Javier Medinak dio “natura zaintzen ikasteko oso modu polita dela umeentzako” eta kanpotik datozenentzat bizileku berri batean “lagunak egiteko eta jendea ezagutzeko” balio duela.

Helburu hori jada lortu du Sarah Lauhead estatubatuarrak, larunbatean baratzeko auzolanean presente. Zortzi urte daramatza Iruñean eta, orain, Zuzenbide Ekonomikoaren (inguruko) doktoretza egiten ari da Nafarroako Unibertsitatean. Lauheadek “Minnesotako baratzetako lanak faltan botatzen” dituela aitortzen du. Gainera, baratze komunitarioak “auzogintzarako ideia bikaina” direla pentsatzen du.

Patricia Calderón eta Javier Teranek osaturiko madrildar bikotea ere oso sartua dago baratzearen kudeaketa taldean. Atzoko auzolanean, bi eta hiru urteko alabak jolasean zeuden bitartean, Vallecasen lur zati bat okupatu ondoren sortu zuten baratza gogora etorri zitzaien. “Madrilgo Udalari hasieratik aurkeztu genion gure proiektua, baina ez ziguten erraztasunik eman eta partzelak gureganatu genituen. Azkenean, hiriko bizilagunon elkarte baten presioari esker, Udala Vallecasko baratzetan inplikatu egin zen”, kontatzen dute. Orain Mendebaldean bizi direla, “ekonomia lokala eta arduratsua garatzeko” eta “alabak naturarekin harremanean hazteko” aukera paregabetzat ikusten dute auzoan.

Polinizazioa erraztu

Horretarako, sortutako eremu berrian umeak jolasean ibiltzeko zati bat egongo da. Baratza dagoeneko egina zegoen konpostaren ontzien ondoan jarri da, eta landare usaintsuen eremua eta landatzeko baratze-mailak zein lur zatiak izango ditu. Zatitxo baterako, Pedro Esteban Ermitaldeako kideak zapalda biribila diseinatu du interneten aurkitu duenaren arabera, “klima aldaketaren ondorioz Hego-Amerikan zabaltzen ari den metodoaren arabera”, azaldu zuen. Eredu hau zapalda zirkularren erdian zuhaixka loredun bat jartzean datza, intsektuak inguruko landaretan biraka ibiltzeko eta polinizazioa errazteko. Bestalde, baratze-mailak lau zatitan banatzen dira, emango dutenaren arabera: sustraiak, hostoak, fruituak eta lekadunak; adibidez, azenarioak, urazak, tomateak eta lekak, hurrenez hurren.

Baratzean bilduko den uzta, auzo-bazkarietarako erabili edo lurra lantzen dutenen artean banatuko da eta partaidetza guztiz askea izango da, Iruñean jada abian diren Alde Zaharrean, Donibanen eta Txantreako auzo-baratzetan bezala. Denek bat egin dute elkar lagundu eta koordinatzeko sortu berri den lantalde baten bitartez. Honek, Marina Jiménezek esan bezala, “antzeko proposamenak dituzten Mendillorri, Etxabakoitz edo Buztintxuri bezalako auzoetan baratzeak garatu ahal izateko” balio izatea espero du. Udalak 15.000 euroko aurrekontua du baratze bakoitzeko.

Jiménezen hitzetan, “ideia hauek oso aberasgarriak dira eta jende interesgarri asko ezagutzeko balio dute”. Hiriko bizilagunak harremanetan jartzeko eta kaleak berpizteko hurrengo urratsak ostiral goizean Iturrama auzoan egongo den bilera batean eta larunbatean Arrotxapeko baratza prestatzen hasteko lehenengo auzolanean emango dira. Izan ere, mota honetako proiektuek, oraingoz gutxienez, Mendebaldea eta Ermitagaina “lotegi-auzoak” zirenak esnatzeko balio izan baitute.

EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk,... (+)
Nafarroako Parlamentuak plastiko ez berrerabilgarriarren gaineko zeharkako zerga onetsi du
Foru erkidegoan fabrikatutako edo kanpotik inportatutako kilogramo bakoitzeko 0,45 euro ordaindu beharko dira. Navarra Suma izan da legearen aurka bozkatu duen alderdi bakarra. (+)
Baztango Erdizko meategi proiektua atzera botatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari legebiltzarrean
Erdiz Bizirik plataformak salatu du babesgune natural bat ustiatzea “ilegala” dela eta erabakia “inposaketa”, baztandarren gehiengoa aurka duelako. (+)
Ikurra sortu dute Nafarroan nekazari-elikagaiak hurbilekoak direla ziurtatzeko
Gertutasuneko bereizgarria daramaten eta Elikagaiak Merkaturatzeko Bide Laburren Foru Lege berriaren baldintzak errespetatzen ez dituzten enpresek isuna jasoko dute. Gehienez bitartekari bakarra egon beharko da... (+)
Leitza, Arano, Areso eta Goizuetako udalek basozaintza bulegoaren itxiera salatu dute Legebiltzarrean
Nekazal lurraldetako zerbitzu publikoak gutxituz, Nafarroako Foru Gobernua despopulazioa eta zahartzea bizkortzen ari dela kritikatu dute. Aitzina, egoitzarik hurbilena Irurtzunen egongo da, bulego zaharretik autoz... (+)
gora