Baratzezaintza ez da ekintza arrazionala

Nekazaritzako burujabetza auzitan


2026ko uztailaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Burujabe izatea gure gizartean altxor baliotsua dugu. Edozein herrialdek ere burujabe nahi du izan, Euskal Herriak barne, eta burujabe izan gura zuen Europako Batasunak (EB), eratzen hasi eta ohartu zenean bere populazioa elikatzeko nahiko baliabiderik ez zuela. Adierazgarria izan zen pandemia garaian maskararik ez genuela EBn eta Txinatik inportatu behar izan genituela; inportatzerakoan hainbat "enpresari" aberastu zen.

Esan bezala, EBn elikagai eskasia zegoen (1945-1960) eta egoera hori gainditze aldera, politika egokiak abian ipini behar ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, industria garatzeko hainbat neurri eta erakunde sortu ziren, baina ez nekazaritza sustatzeko. Azkenean, 1962an abian jarri zen Nekazaritza Politika Bateratua (NPB), sei estatu sortzaileen aurrekontuen %70 erabilita.

Neurrien artean zeuden nekazariei beraien produktuen gutxiengo prezioak bermatzea, eta nekazaritza produktuak esportatu behar bazituzten, munduko merkatuetan lehiatzeko, dirulaguntza jasotzea. Prezio sistema horrek hiru hamarkada iraun zituen eta tarte horretan EBn sartu ziren nekazaritza aberatsa zuten ekialdeko hainbat estatu, eta soberakinak azaldu ziren produktu askotan.

EBko elikagaien merkatuek nozituko dute lehiakide berrien etorrera eta alde batera geratuko da hasierako ideia hura: elikagai burujabetza

XX. mendeko azken hamarkadan ekonomiaren globalizazioak abiadura bizia hartu zuen, merkatuek estatuen babesa galdu zuten eta EBren nekazaritzak globalizaziora egokitu behar izan zuen. Egoera berri horren ondorioz, nekazaritza produktuen prezioak babestu ordez, nekazariei errentak ziurtatu zitzaizkien. Izan ere, nekazariei EBk bermatu zien, gutxienez, aurreko ereduarekin eskuratu zuten errenta maila mantenduko ziela. Xede horretara EBko aurrekontuaren %25 bideratu zen eta, badirudi, hurrengo denboraldirako, 2028-2034, NPBk aurrekontu osoaren %15 erabiliko duela, nahiz estatukideek eskumena izango duten beraien aurrekontuetatik partidak zuzentzeko nekazarien alde, baina aurretik Bruselaren baimena erdietsita.

Ekonomiaren globalizazioa dela eta, EBko industria eta eraikuntza indartu dira eta europar merkatuetako eskaria asetzeaz gain, esportazioak ere areagotu dira, Latinoamerikara zein Afrikara. Ondorioz, berauen merkataritza balantzak defizitarioak dira. Hori dela eta, Mercosurrek, logika guztien arabera, herrialde horien nekazaritza ondasunak saldu gura dizkie EBko kideei.

Beraz, produktu industrialak eta eraikuntza obrak salduko ditugu Mercosurren eta Afrikan, muga zergarik gabe, Munduko Merkataritza Erakundeak eskatu bezala; eta bitartean, EBko merkatuetan Mercosurreko ondasunak salduko dira, hori baita globalizazio neoliberalaren ondorioetako bat.

Bestalde, Ukrainak EBko kide izateko eskaera formala burututa dauka eta, agian, datorren urtean egikaritu daiteke. Ukraina EBko kide bilakatzen bada, batik bat Poloniak, Frantziako Estatuak eta Hungariak lehiakide gogorra izango dute, Ukrainako "lur beltzak" arrunt emankorrak baitira eta prezio apalagoekin ezin izango dute lehiatu. Izan ere, Mercosurreko produktuez gain, Ukrainako arto, gari, eta garagarra etorriko dira lehiatzera EBko merkatura. Halaber, Mercosurreko zein Ukrainako ekoizpen baldintzak ez dira EBko estandarretan sartzen, hemengoek ekologia eta osasuna kontutan hartzen baitituzte; horregatik dira produktu horiek garestiagoak. Haatik, EBko elikagaien merkatuek nozituko dute lehiakide berrien etorrera eta alde batera geratuko da hasierako ideia hura: elikagai burujabetza.

Eta Euskal Herriaren ekonomiak burujabe izan behar al du? Erantzuna beste batean.

Mercosur, gure lehen sektoreari agur
Azken hilabeteetan Europako Batasuneko hainbat kidek ahotsa altxa dute EBk Mercosurrekin sinatu duen merkataritza akordioa dela eta. Azkenean, europarron arteko gehiengoa erdiesteko nahiko boto zeudenez,... (+)
Kapital txinatarra gipuzkoar kooperatibismoarekin txertatuta
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Gipuzkoako erraustegia behin-behineko enpresa elkarte bati esleitu diola jakin berri dugu. Enpresa elkarte horretako lidergoa Urbaser enpresaren esku dago, Florentino Perezek... (+)
Erraustegiaren pribatizazioa
Gipuzkoako erraustegiaren eraikuntza, kudeaketa eta mantentze lanak pribatuak izango direla agindu digu Foru Aldundiak. Horrela, publikoa izanda, sortuko duen defizita eta ondoriozko zorra kontu publikoetatik... (+)
gora