Aldatz gorrie, aldatz berrie

Hamaika

Josebe Blanco Alvarez
Josebe Blanco Alvarez

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuaren egilea


2024ko maiatzaren 08a
DOM CAMPISTRON
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren hatsa sentitzen duenaren itomenaz bizi diren pertsonenak. Aerosorgailuen mamuekin bizi dira, denak ere.

Batzuek isilpean gordetzea nahiko lituzketen horietaz aritu ginen hiru emakume erakusketaren aurkezpenean. Entzuleen artean, emakumeak ziren gehienak. Kasualitaterik ez dago.

Zer gertatu zen gure etxeetan makroproiektu eoliko horren berri izan genuenean? Nolako leherketa gertatu zen? Zer hautsi zen lehenago, bihotza ala etorkizuna? Zer oinarri dira sendoagoak, lurrak ematen dizkizunak ala alderdienak? Zerk salba zaitzake, neurrira egindako legediak ala justizia poetikoak?

Izaren azpian, malko uholdeak itotzen dira bertan, erreskaterako zodiaka etortzeko inongo esperantzarik gabe. Hortik aurrera mamu izaera hartzen duzu. Koadro zaharrak estaltzeko erabiltzen diren oihalek ezkutatuko dituzte bizi dituzun naufragioak.

Saiatzen zara heldulekuak topatzen. Udaletxean. Lagun abokatuaren bulegoan. Interneten. Han, nonbait, bada talde bat. Posta elektronikoak. Deiak. Telegram taldeak. Eta bilerak. Naufragoen arteko bilerak, itsaso arrotz zabalean. Eskerrak heltzen zaituzten esku horiei, ur horietan igerian eta urpekaritzan erakusten dizutenei.

Aldi berean, egun batetik bestera, herrian, zeure bizitza standby egoeran sartzen da, ez zaude itzalita, baina ezta operatibo ere. Hor, linboan.

Hasten dira zeharkako begiradak, izarapeko naufragoa zarela gogorarazten dizutenak. Derrepentean, ikasi behar duzu gaiaz ezin dela hitz egin

Hasten dira zeharkako begiradak, izarapeko naufragoa zarela gogorarazten dizutenak. Ardi beltz sentiarazten zaituzten isilpeko iruzkinak. Derrepentean, ikasi behar duzu gaiaz ezin dela hitz egin, desegokia dela Aste Santuan Loiutik atera diren 1.398 hegaldi horiek kritikatzea; larrialdi klimatikoaren aurrean politikariek erakusten duten axolagabekeria salatzeko Rebelión Científica taldeak eginiko ekintzek bake soziala apurtu egiten dutela. Euskal Herrian dauden makroproiektuen kontrako taldeen hitzek eta presentziak egiten duten moduan.

Gerora dator isiltasuna. Muga ikusezina sortu da bion artean. Usnatzen dituzun mugimenduak zeure buruan baino ez daudela sinestera heltzen zara; bilera eta akordioen emaitzen berri duzun arte.

Bi aldiz hautsi zara, eta bietan milaka pusketatan.

Behin, maite duzun lurraldearen suntsiketaren mamuek emandako kolpeaz. Hautsi egin zaituzte. Zorrotza da mina. Solastalgiak batu ditu puskak.

Bigarrenean, maite duzun komunitate edo taldearekiko hausturak xehatu zaitu. Birrindu egin zaituzte. Obra-hondakina, emaitza. Hautsa haizeak eraman du, hiletetan bezala.

Eta inork ez dizu erantzuten aspaldian eginiko galderari: bizi dituzun haustura horiek zenbat megawatt balio dituzte? Galdera poetikoa omen da; hots, ez serioa, alferrikakoa.

Eskerrak naufragoen biltzarrak erreskatatuko zaituen.

Eta arteak izara erantzi dizun, behingoz mamu izateari uzteko.

Kanpaina bukaerako ariketa
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek... (+)
Ekotalibanak
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren... (+)
Mallorca
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen... (+)
San Ixidro
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila,... (+)
Komunitateaz (eta III)
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen... (+)
gora