Sasiak begiak eta hontzak belarriak.

Usainez usain


2018ko martxoaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita sortu zuen. Izenburuak dena dio: “Pertsonok bilioi bat usain baino gehiago bereizteko gai gara”. Zehazki, usaina esan beharrean, “Olfactory stimuli” diote ingelesez, hau da: usaimen eragingarriak. Ez zuen asko uste jendeak bere sudurraren ahalmena hainbesterainokoa zenik...

G. Ohloffek 1994an esan zuen Scent and Fragrances: The Fascination of Odors and Their Chemical Perspectives liburuan: arrosaren (Rosa spp) usain ezaugarria 275 osagairen nahasketak sortzen du, baina osagai horietako gutxi batzuk besterik ez dugu usaintzen. Marrubiaren (Fragaria vesca) usainak 350 bat osagai omen ditu... 

Zenbait usainek txoratu egiten gaituela esan ohi da, baina usainei etekin ederra ateratzen dienik ere bada. Kate McLean Diseinu Grafiko programaren zuzendaria da Ingalaterrako Kenteko Canterbury Christ Church Universityn. Artista ezaguna bihurtu da mundu guztiko hiri ugaritako usainen mapak egin dituelako. Edinburgoko usain nagusiak dira, garagardo, soropil, itsaso, patata frijitu denda eta loretan dauden gereziondoena (Prunus spp). Singapurgoak frangipani loreena (Plumaria spp) eta jasmina edo urkitza (Jasminun ifficinale). Taillinen egurrarena eta ardo beroarena. Kieben pinua eta poztasunaren usainak hartu zituen. Amsterdamen intzentsua (Boswellia sacra) eta jatenak.

Iruñeko usainen mapa ere egina du, 2014ko Mapamundistas egitasmoan. Zitadelara joan omen zen, irrikaz, belarra, zuhaitzak eta mendiko airea usaintzera. Deskuiduan mendi aldera joan izan balitz, zer-nolako mapa egingo ote zuen?

Lezoko intermodalak XV. mendeko bi baserri bota eta landa lurrak artifizializatuko dituela salatu du Eguzkik
2026-10-06 | Urko Apaolaza Avila
Pasaiako portua eta AHT lotuko lituzkeen Lezoko (Gipuzkoa) terminal intermodalari buruzko informazio azterketa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Eguzki talde ekologistaren esanetan, Gaintxurizketako nekazaritza lur eremu... (+)
Berriztagarrien trantsizioak porrot egin du, transformazio sistemiko bat behar dugu
Uda honetan, bata bestearen atzetik izan ditugun bero-boladak klima aldaketari aurre egiteko beharraren inguruko eztabaida zabaltzen ari dira. Hala ere, proposatzen dizkiguten “konponbideek” energia berriztagarria... (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik II
Aurreko artikuluari jarraipena eman asmoz hemen dator bigarrena. Eibarren UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egin nituen hausnarketak dira hemen partekatzen jarraitzera noanak. (+)
Zure hitzek ere badute pozoia
2026-10-05 | Iñaki Sanz-Azkue
Goitik beherako begi-nini beltza, begi gorri baten erdian. Begira ari da. So. Erne. Miztoa airean duela. Prest. Gizakia, ondoan. Arriskutsua da. Gizakia, diot. Sugearentzat. Hala... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
gora