Intxaurra, etxe ondoan txarra

Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur al-Din gaztearen tankera hartzen diot, gaurko begiekin.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2017ko maiatzaren 15a
Albertxikoa (Prunus armeniaca), ‘Mila gau eta bat gehiago’ ipuin sortan aipatzen den landare ugarietako bat. (Arg.: Elena Chochkova-CC By SA)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ipuin horietan ematen diren azalpenetan lore eta landare ugari aipatzen da, paradisuaren pare. Baita fruituak ere; maiz fruitu hezurdunak: albertxikoa (Prunus armeniaca), mertxika (Prunus persica)... Persiako fruitu-baratze horietatik, erromatarrak zubi, etorria da fruitu hauek gurean duten izendegi zabala. Latineko pessica, persica eta duracinus hitzetatik abiatuta izen saltsa ederra dugu: mertxika, muxika, muxurka, prexega, preskua, peska, mersika, tuaxa, duaxa, duraza, gurazau... Hau muestra txiki bat besterik ez da, beste mordoxka bat ere badarabilgu. Jo, bestela, duela hamar urte, 2007ko urriaren 14ko ARGIAn argitaratutako Muxika tirria artikulura. Tirriak gura edo gutizia eta tema edo egoskorkeria adierazten ditu; baina baita hozkia ere. Sentipen horiek eta gehiago sortuko zituzten mila artikulu eta bat gehiago hauek, muxikak bezala. Azala erakargarria du, baina bilo motx sarri batek estalia da, eta zenbaiti hozkia eragiten dio, ez ezpainekin ukitzean, baita eskuekin ere. Esaerak honela dio: “Mirxikaren axalaren ederra”. Izan da, baita ere, azal ederrez eta lurrin hordigarriz gain artikulu zakarrik, ezin eramanak eta kontrako eztarritik joandakoak... Izan ere esaera, osorik, honela da: “Mirxikaren axalaren ederra! Barnean du hexurra gogorra”.

Axalekoak, hezur gogorrak eta lurrin ederrekoak, beste mila eta bat gehiago izango dira, lasai egon. Egia da, gaiak ez dira amaitzen; baina eskertuko nuke, irakurle, zuk gai mamitsuren bat eskaini eta trukean artikulu berri bat eskatzea. Adibidez, eskaintza kutsua du, baina baita eskearena ere “Letxuga-kanpaiak” jo eta entzutea. Maiatzaren 3an hasi eta irailaren 14ra arte eguerdiro jotzen dira Santa Krutzetik Santa Krutzera soroak eta baratzeak izurrite eta beste edozein kaltetatik zaintzeko. Nonbait joko dituzte, nik ez dut entzuten. Lehen letxuga (Lactuca sativa) urte sasoi horretan izaten zen. Gaur ordea...

Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
Kirofanoko zuhaitza, hil eta bizi bat direnekoa
2026-09-14 | Jakoba Errekondo
Adin nagusiko egin naiz duela gutxi: lehen infartu hartatik bizirik atera, iraun eta bizi; bizitza berrian adindun. Eskerrik asko Miren Telleria Arrieta kardiologoari eta bere... (+)
Zer erein eta landatu, udazkena osasunarekin urratzeko
2026-09-07 | Jakoba Errekondo
Iraila udazkeneko maiatza dela esan ohi da. Hori horrela, abuztua apirila izango da, ezta? Jokoak joko, irail-abuztuak ereiteko sasoi aproposa dira. Aurreak erakusten du atzea... (+)
gora