Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Gosea

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko martxoaren 18a
Afrika eta Hego Ameriketan lur sail ikaragarriak berenganatzen ari dira zenbait enpresa, munduko merkatuan sartu nahi dutena lantzeko, bertako kulturak gutxietsiz askotan. Argazkian, Brasilgo soja eremu bat. Tiago Fioreze-CC By SA
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gosea kudeatzea izango da etorkizunean negozio emankorrena. Automobilak eta segapotoak egiten dituena aberastuko da, baina Kristina gure izeba zaharra zenak esaten zuen bezala: “Txori guztiak mokodun”. Denok jan behar dugula, alegia.

Hemendik aurrera mundua hankapean izateko arma nagusia gosea izango da. Herri bat estutu nahi dugula? Gose pixka bat eragingo diogu. Herri bat eraitsi nahi dugula? Tori gose gaindosia.

Gaur egun dirua duenak eta etorkizun luzeko inbertsioa egin nahi duenak jakiei begiratzen die.

Landareak berenganatzen ari dira. Geuk eta geuk jango ditugun animaliek jan behar dituzten janariak patentatu egiten dira. Hau da, enpresa edo jende jakin batzuek beretzat hartzen dituzte bizidun batzuk. Gero horien aberastasun genetikoa berena dela diote, eta, antzeko bizidunengan gene horiek ere badaudenez, denborarekin dena berena izango da. Milaka urtetan hobetu eta hautatutako aldaerak (patata, babarruna, piperra...) esku pribatuetara igarotzeko bidea abiatua da. Imajina dezagun: Tolosako babarruna edo Errioxako tempranillo mahatsa edo txalaka sagarra edo... jabe batzuen esku. Baliatu nahi duenak ordaindu egin behar. Eta, dirua izanagatik, ukatu ahalko dute.

Lurrak berenganatzen ari dira. Afrika eta Hego Ameriketan lur sail ikaragarriak erosten ari dira. Lurraren jabegoak dakartzan bitsaren gaineko jarrerak ikusten ditugu, dagoeneko: bertan bizi diren kulturak gutxietsi, haiek lantzen dutena sarraskitu, munduko merkatuan sartu nahi dutena egiten jarri (gaur kafea, bihar soja, etzi limoia...) eta esklabotza eredu berriak haztatu.

Lehengaiak berenganatzen ari dira. Adibidez, nekazaritzan behar izaten diren zenbait ongarriren guneak: Lurrean urri xamarrak dira fosforoa eta magnesioa, eta horien harrobiak pribatizatzen ari dira.

Farmazia industria, kimika industria, bankaren industria... eta nekazaritza industriala. Hortik dator gosearen demokrazia. Adi!

Bioaniztasuna? Ez, biobakuntasuna
2026-03-09 | Jakoba Errekondo
Ikusgarria da paisaia. Garitzak berde daude. Laboreen lurraldeak bete-bete eginda eta aurtengo uraren emana eta noiz-nola izan den kontuan izanda, esan daiteke ondo bidean iazko... (+)
Denak ez ditugu lagun
2026-03-02 | Jakoba Errekondo
Udaberria badoa. Lotsagabe xamarra dela pentsa dezakezu; izan ere, egiten diogun kasu eskasagatik, aspaldi erabaki zuen ez gintuela gehiago agurtuko, ez etortzen denean, ezta alde... (+)
Negu on igaro
2026-02-23 | Jakoba Errekondo
Aurten hotz pixka bat badugu, bejondeigula. Negurako jasotako jakiak gozatzeko eguraldi aproposa. Gaur egun izozkailua eta hozkailua ditugu horretarako erreginak, baina garai batean barazkiak, fruituak,... (+)
Inausketa eta orbaintzeko pasta
2026-02-16 | Jakoba Errekondo
Epaila badator eta zuhaitzen eta arbolen epaiketak, inausketak edo kimaketak egiteko sasoia da. (+)
Bakoitzak bere habia
2026-02-09 | Jakoba Errekondo
Zetazko habiak nabarmenak dira orain, prozesionaria edo pinu-beldarrarenak (Thaumetopoea pityocampa). Sortzen hasi zirenean aurrea hartu ez bazitzaien, behintzat. (+)
gora