Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea.

AHTren lotune berrirako zundaketa lanetan ez laguntzeko eskatu diete kalteturiko udalei

Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak duela hilabete proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen artean. Zundaketak egingo dituzten udalerrietako udalei eskatu diete horretarako baimenik ez emateko. Azaroaren 23an mendi martxa egingo dute Idiazabal eta Ataun artean.


2025eko azaroaren 12a
Stop AHT Zundaketak plataformako kideak asteartean egindako prentsaurrekoan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Garraio arloko Estatu idazkariak urriaren 21ean iragarri zuen Euskal Y eta Nafarroako AHT lotzeko beste aukera bat zutela mahai gainean. Orain arte, Gasteizkoa eta Aralar azpitik Ezkio-Itsasoko geltokira joango litzatekeena zituzten esku artean, eta horrek erakundeen arteko ika-mika handia sortu du.

Ministerioak proposatu du AHT Aralar azpitik igaro beharrean, mendikatea "inguratzea", Altzaniako mendietatik Etzegaraten barrena, Ezkio-Itsasoraino. Baina Stop AHT Zundaketak plataformaren esanetan, proposamen horrek ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke: Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen arteko korridore ekologiko baliotsua bete-betean zatituko luke.

Ataunen, Beasainen, Idiazabalen eta Bakaikun zazpi zundaketa egingo dituzte datozen bederatzi hilabeteetan, eta horretarako, "segurtasun pribatua izango omen du lanak egingo dituen enpresak"

Plataforma horretako kideek asteartean egindako agerraldian argitu dute 22,5 kilometroko tunelaren ordez, proiektu berriak 20 kilometrokoa aurreikusten duela, eta Aralartik oso gertu igaroko dela. Hain justu, zundaketetako batzuk, Ataungoak, Aralarko Parke Naturalaren mugan egingo lirateke. 

Ataunen, Beasainen, Idiazabalen eta Bakaikun zazpi zundaketa egingo dituzte datozen bederatzi hilabeteetan, eta horretarako, "segurtasun pribatua izango omen du lanak egingo dituen enpresak", azaldu dute Stop AHT Zundaketak-eko Maider Fidalgo eta Patxi Zubiriak. Hori dela-eta, udal horiei dei egin diete zundaketa lanetan ez laguntzera. 

Azaroaren 23an mendi martxa egingo dute Idiazabaldik, 09:30ean hasita, Ataungo mugan dagoen Dantzalekuraino; ibilbidean zehar izaki mitologikoen inguruko kontakizunak, musika eta hamaiketakoa ere izango dituzte. Bestalde, azaroaren 26an Ataunen Inma Mugerza hidrogeologoak azalpenak emango ditu, AHTren tunelek lur azpian eragin ditzaketen kalteen inguruan.

Erriberabeitiko Udala ere AHTren obren aurka

Araba eta Burgos arteko AHTren obrak direla-eta, Erriberabeitiko Udalak Adif sozietateari eskatu dio ez dezala lizitaziora atera Ameyugo eta Manzanos arteko zatia.

Erriberabeitiko Udalaren arabera, lehenik eta behin beharrezkoa da gaur egun dagoen trenbide korridorea "modernizatzea" eta Burgos, Araba eta Nafarroa artean "tren publiko sozial baterako trazaduraren" inguruan dagoen proposamena sakonago aztertzea

Udalaren arabera, lehenik eta behin beharrezkoa da gaur egun dagoen trenbide korridorea "modernizatzea" eta Burgos, Araba eta Nafarroa artean "tren publiko sozial baterako trazaduraren" inguruan dagoen proposamena sakonago aztertzea.

Osoko bilkuran testua onartu du udalbatzak eta bertan dio "garai berriek konponbide berriak" behar dituztela, eta horretarako "aukera arrazoizkoa" dela orain dagoen trenbide-korridorea egokitzea, lurralde-kohesioa bermatzeko, "tokiko geraleku eta geltoki berrituekin".

2022an Araba eta Nafarroako Tren Publiko eta Sozialaren aldeko herri plataformak proposamena aurkeztu zuen Madrilgo Kongresuan, tokiko erakundeekin elkarlanean egina, lurralde horietan tren publiko sozial baten trazadura aurrera eramateko.

Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
Egun bat ere ez du iraun martxan munduko zentral nuklear handienak, akats gehiago atzeman ondoren
2026-01-22 | Urko Apaolaza Avila
Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO... (+)
Munduko zentral nuklear handiena berriz piztu du Japoniak, frogetan akatsak atzeman arren
2026-01-21 | Urko Apaolaza Avila
Kashiwazaki-Kariwa-ko zentral nuklearra 2011n itxi zuten, Fukushimako istripuaren ondoren. Asteazken honetan berriz martxan jarri du TEPCO konpainiak, azken egunetan egindako frogetan akats larriak atzeman arren.... (+)
Elurra sortzeko, erreka idortu? Sierra Nevadako eski estazioaren azken burutazioa
2026-01-14 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulako mendikate garaienean elur gero eta gutxiago pilatzen denez, Cetursa eski enpresa publikoak Andaluziako Juntari eskatu dio Monachil errekatik ur kopuru bikoitza ateratzea, elur... (+)
gora