San Matias (maiatzak 14), erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

7.200 alegazio aurkeztu dituzte Solariaren makroproiektu berrien aurka lurraldearen defentsarako plataformek

Arabako herri-mugimenduak landa-eremuaren industrializazioari dion gaitzespen historikoa berretsi du eta herritarrak maiatzaren 23an Gasteizen egingo den mobilizazio orokorrera deitu ditu. 


2026ko martxoaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lurraldearen defentsarako hainbat plataformak eta nekazaritza-sindikatuk agerraldia egin dute gaur 7.200 alegazio berri aurkezteko. Azken bi hilabeteetako herri-mobilizazioaren emaitza da hau, Solaria multinazionalak 19 makrozentral fotovoltaiko berri ezartzeko egindako eskaerari erantzuteko.

Gaitzespen administratibo hau bi jardunbide-ardatzetan banatzen da: egungo proiektuei emandako berehalako erantzun teknikoa eta espekulatibotzat jotzen den garapen-ereduaren salaketa soziala.

Erantzun masiboa eta iraunkorra

7.200 alegazio hauek aurkeztea mugarri berri bat da Arabako lurraren defentsan, eta aurretik beste makroproiektu batzuen aurka (zentral eolikoak eta fotovoltaikoak, AHT edo Energia Berriztagarrien LPSa) aurkeztutako 58.000 alegazio baino gehiagori gehitzen zaizkie.

Talde bultzatzaileek salatu dute egungo 19 proiektuek legez kanpoko zatikatzea dutela, 50 MWtik beherako instalazio gisa aurkezten baitira modu artifizialean, estatuaren eskumena saihesteko eta ingurumen-eskakizunak murrizteko. Gainera, azpiegitura horiek eta Zierbenara (Bizkaia) proiektatutako ebakuazio-lineek biodibertsitatean, osasunean eta lehen sektorearen bideragarritasunean izango luketen eragin itzulezina azpimarratu dute.

Egungo ereduaren salaketa eta mobilizazio deialdia

Alegazio teknikoez haratago, herri-mugimenduak landa-eremuetan industria-azpiegiturak masiboki ezartzeko egungo ereduaren aurkako gaitzespena adierazi nahi izan du. Agiri bateratuaren arabera, makrozentralen, datu-zentroen eta plataforma logistikoen hedapen hau irabazi pribatuetara eta espekulaziora bideratuta dago, eta ez benetako deskarbonizazio batera.

Ildo horretan, nabarmendu dute egungo borroka etorkizuneko belaunaldiekin hartutako konpromisoa dela, landa-eremua “industrialde” bihurtzeko mehatxuaren aurrean lurralde bizigarri bat uzteko.

Protesta-prozesu honen amaiera gisa, lurraren defentsarako plataformek eta taldeek maiatzaren 23an egingo den manifestazio jendetsuan parte hartzeko dei orokorra egin diete herritarrei. Martxa 18:00etan abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik, “MAKROPROIEKTURIK EZ” lelopean, Arabako bizimodua eta natur ondarea mehatxatzen dituzten makroproiektu guztien aurrean lurra defendatzeko helburuarekin.

Babes zabala lurralde osoan

Gaurko ekitaldiak eta maiatzeko deialdiak Arabako lurralde osoa hartzen duten hogeita hamar bat talde, nekazaritza-sindikatu eta auzo-plataformaren babesa dute.

Lurraren defentsaren aldeko kolektiboek salatu dute Jaurlaritzaren Itun Soziala "aitzakia" dela makroproiektuak inposatzeko
2025-12-12 | Hala Bedi
Elkarretaratzean kritikatu dituzte Labrazako berehalako obrak eta alderdi politikoen jarrera, tailer instituzionalak "aurpegi garbiketa" gisa kalifikatuz, enpresa energetiko handiei mesede egiteko. (+)
Labrazako zentral eolikoa berehala geldiaraztea exijitu dute
2025-11-25 | Hala Bedi
Zentralak ekosisteman zein herritarren bizi-kalitatean kalte itzulezinak eragingo dituela ohartarazi dute, eta Oiongo udalaren erantzunkizun eza salatu dute. Elkartasun eguna deitu dute abenduaren 13an. (+)
"Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eramanez gero desagertuko lirateke”
2024-10-23 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestazioa izango da, larunbat honetan, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00retan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta. (+)
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako
2024-10-18 | Hala Bedi
“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek... (+)
Dozenaka traktorek Lakua hartu dute erakundeen «erantzun eraginkor» baten zain
2024-03-06 | Hala Bedi
Dozenaka traktorek Lakua auzoko kaleak hartu dituzte astearte honetan, Jaurlaritzaren egoitza dagoen lekuan, erakunde publikoek NPBren laguntzen ordainketari "erantzun eraginkorra" ematea edo 2023ko urteko BEZaren... (+)
gora