Nik baratzea zaintzen dut eta berak ni

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Orereta/Errenteriako Udalak batzorde bat sortzea onartu du Papresako eragozpenak aztertzeko

2025-07-19 08:40

Oreretako/Errenteriako Udalak, hil honen 15ean (uztaila) egindako osoko bilkuran, Papresaren arazoari aurre egiteko batzorde bat sortzea erabaki du. Instalazio horren mugakide diren 3 auzoetako (Olibet-Etxe Berriak, Erdialdea eta Gabierrota) auzo-elkarteek eta Eguzki talde ekologistak mozio bat aurkeztu zuten batzorde hori sortzeko eskatuz. Esan bezala, aipatutako udalbatzan, mozioa aldeko 18 botorekin (EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos), 2 abstentziorekin (EAJ/PNV) eta kontrako boto batekin (PP) onartu zen.

Eguzkitik sentitzen dugu batzorde hau sortzea onartu ez duten taldeen enpatia falta bizilagunek pairatzen duten egoera latzarekiko, baina positiboki baloratzen dugu hartutako erabakia, eta uste dugu urrats garrantzitsua dela jarduera honek sortzen dituen kalteak (zarata, usainak, etab.) zehatz-mehatz ezagutzeko, osasunari, auzokoen eguneroko bizitzari eta ingurumenari eragiten baitiote. Ezagutza horrek lagundu behar digu bizilagunentzat beharrezkoa den bizi-kalitatearen eta instalazioaren jardueraren arteko bizikidetza duina bermatuko duten neurriak diseinatzen edo zehazten.

atzera
gora