otsailean, katuak ere arrain eskean.

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, “lurraren defentsa antolatzeko”

Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako gara", azaldu dute.


2025eko maiatzaren 07a
EH Bizirik sareak Gasteizen egindako manifestazioa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia antolatu du Araba ipar-ekialdeko Donemiliaga udalerrian, maiatzaren 16tik 18ra bitartean, Lurraren defentsa antolatuz! lelopean. Helburua da "elkar ezagutza indartu", "lurraren defentsarako borrokan" dauden jakintzetan sakondu eta dituzten baliabideez "jabetzea", antolatzaileen esanetan.

Kanpaldia Uribarri Jauregin egingo da, Arabako Lautadaren eta Mendialdearen artean dagoen herrian. Bertan bi "mehatxu" dituztela esan du Euskal Herria Bizirikek: Abiadura Handiko Trena eta eskala handiko berriztagarrien proiektu bat.

AHTri dagokionez, azaldu du aspaldiko proiektua den arren eta "kontrakoa sinestarazi nahi digutenaren aurrean", oraindik %35 baino ez dagoela eraikita: "AHT marketin produktu bat besterik ez da, baina diru asko ordaintzen ari gara eta egungo krisi testuinguruaren ondorioak areagotzen ditu", diote. 

Proiektu fotovoltaiko eta eolikoen inguruan, berriz, Euskal Herria Bizirikek garbi du "faltsua" dela berriztagarriak direnik, eta esan du ez diela jendearen beharrei erantzuten, baizik eta datu zentroen edo hidrogeno ekoizpenaren energia eskaerei.

"Guztiz inozoa litzateke gure partetik pentsatzea testuinguru honetara ekarri gaituzten enpresari eta politikariek larrialdi honetatik aterako gaituztela"

"Herri txikiak ez daude bakarrik"

"Egun biziarazten diguten krisi sozio-ekologiko larrian inposatu nahi dizkiguten proiektuen zentzugabekeria salatzea guztiz beharrezkoa da, norabide horrek arazoa konpontzetik urrun enpresen irabaziak bermatzea baitu helburu. Guztiz inozoa litzateke gure partetik pentsatzea testuinguru honetara ekarri gaituzten enpresari eta politikariek larrialdi honetatik aterako gaituztela", azaldu dute.

Horren aurrean, beste jendarte eredu bat eraiki behar dela dio sareak, eta natur baliabideak "pribatizazioaren eta suntsiketaren" eskuetatik aldendu behar direla horretarako. Hala, gogorazi du Arabako eta Nafarroako eremu zabaletan lurraren jabetza publikoa dela oraindik, eta hango herritarrek batzarren bidez kudeatzen dutela zuzenean, tokiko biztanleen beharretarako. Herri txikiak izanik, ordea, korporazio pribatuek eta instituzioek "erraz beldurtu eta azpiratu" ditzaketela uste dute, Euskal Herria Biziriken esanetan, "baina ez daude bakarrik, sarea zabala da".

Zentzu horretan, lurraren defentsarako beste mugimendu batzuek egun horietan antolatu dituzten ekintza eta mobilizazioak aipatu dituzte, Marieniaren eta Aroztegiaren aldekoak kasu, eta Iruñean  maiatzaren 17an Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dela ere gogorarazi dute.

"Horregatik, hiru egunez, Uribarri-Jauregin, irmotasuna eta erresistentzia gorpuztuko ditugu", azaldu dute. Egun horietan, mahai-inguruak, txangoak, tailerrak eta kontzertua izango dira. Azken egunean, berriz, Gasteizera Bizi martxa antolatu dute Vasco-Navarro bidegorrian barrena.

4x02: Lurramatik saio berezia
Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean. Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak: Sor markez... (+)
Egonarria Lurramatik zuzenean: 'Bihar ere laborari'
Egonarriaren saio berezia eskaini dugu zuzenean Lurramatik, Eli Pagola eta Mattin Jauregik gidatuta, eta Kanalduderekin elkarlanean. Miarritzeko Irati erakustazokan egiten ari dira laborantza herrikoiaren azokaren 20. edizioa, 'Bihar... (+)
Hidrogeno sare erraldoiak 163 kilometro hartuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
2025-11-04 | ARGIA
Gas naturala ordezkatzeko asmoa duen hidrogeno sarea “Euskadirentzat apustu estrategikoa” dela adierazi du Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. EAEko hamarnaka herritatik igaroko da eta 2030erako... (+)
3x03: Landareak berpizten dituen gizona
2025-11-03 | Bizi Baratzea, ARGIA
Ingalaterrako lorategiak maite ditugu. The poison garden lorategiari buruz aritu ginen podcasteko hamargarren saioan eta gaur Kew Gardens lorategiari buruz arituko gara. Londresen dago kokatua... (+)
Jakoba Errekondori emango diote Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria
2025-11-03 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baratzearen inguruko jakintzaren dibulgazioan egindako lanagatik omenduko dute usurbildarra, besteak beste, ARGIAren Bizi Baratzea proiektuan zein Euskadi Irratiko Landaberri saioan egindako ibilbide luzeagatik. Azaroaren 26an... (+)
gora